- Koronabirusaren pandemia dela eta galera ekonomiko handiak pairatu behar izan dituzten negozioei bideratutako diru-laguntzen deialdia irekiko berri dut, bigarrenez, Lekeition. Aurreko epealdiako autonomoek, mikroenpresek eta markatariek arrkezrutako eskakizunak kontutan hartzeaz gain, Udalak berri bat antolatzea adostu du. Bada, alarma egoeraren deklarazioagatik itxita egotera derrigortuta egon direnek dirulaguntzak jaso ahal dituzte, ixtera behartuta egon diren epealdia kontutan hartuta.

Udaleko bozeramaileek zehaztutakoaren arabera, “aurreko epealdian laguntza eskatu zutenei automatikoki berrikusiko zaie zenbateko proportzionalki igo, eskaera berria egiteko beharrik gabe”. Eta aurreko deialdian eskaera egin ez zuten negozioek -ostalari, merkatari, autonomoa eta mikroenpresen jabee- “berriz aukera izango dute orain”. Zehazki, “martxoaren 15 eta maiatzaren 10a bitartean alarma egoeraren deklarazioagatik itxita egotera derrigortuta egon direnek edota haien fakturazioa %75 baino gehiago murriztu duten negozioek, gehienez ere, 550 euro jaso ahal izango dituzte”. Bestetik, “maiatzaren 11tik aurrera itxita egon diren negozioek 68,75 euro jaso ahalko dituzte gehienez ere aste bakoi-tzeko”.

“Lekeitioko ostalari, merkatari edo autonomoa bazara edo mikroenpresa bat baduzu, diru-laguntzak jasotzeko aukera izango duzu uztailaren 2tik 10era bitartean”, Udalaren arabera. Izapideak behar bezala betetzeko hala ere Leartibai Garapen Agentziaren bulegoetara jo beharko dute eskakizuna egin nahi dute orok. Lekeitioren kasuan, berau Sabino Arana kaleko 14. zenabkiak kokatzen da. Beste bide bat ere zabaldu dute horretarako, leartibai@leartibai.com helbide elektronikoaren bitartez. Era berean, garapen agentziak aholkularitza eskain-tzen duela gaineratu dute Udaleko arduradunek.

Bestalde, “martxoaren 15 eta maiatzaren 10a bitartean derrigorrezko itxiera izan zuten negozioei”, Lekeitioko Udalak ez dizkie kobratuko hainbat udal tasa, besteak beste, estolderia eta zabor tasak. Bestetik, “udal eraikinetan dauden negozioen lizitazioak dakarten betebehar ekonomikoak, terrazen lizentziak eta toldoen lizentziak” ere debalde izango direla adierazi dute.