- Urtero aurkezten dute txostena, eta oraingoan ere Urdaibain erroldatutako atzerritarren kopuruaz diharduen ikerlana egin du Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Bermeo izan ezik, eskualdeko beste 19 udalerrietan "beste herrialde ba-tzuetako 2.463 pertsona" erroldatuta daudela azalarazi dute, "biztanle guztien %8,3 alegia". Espainako nazionalitatea jaso duten atzerritarrak kontuan hartzen badira "portzentai handiago dugu (%9,2)"; nahiz eta erkidego (10,9%) zein Estatu mailari (15,2%) begiratuta, berau txikiagoa den.

"Euskal Autonomia Erkidegoan (%10,9) eta Estatuan (%15,2) dagoenarekin konpartuz gero baxuagoa da. Busturialdean, berriz, ehun biztanletik zortzi dira beste herrialde batzuetatik etorritakoak. Mankomunitateak egindako analisiak azken urteetako tendentziari eusten dio. Kanpotik etorritako biztanleria Gernika-Lumon kokatzen da: eskualdeko atzerritarren %77 udalerrian biltzen dira, "1.901 lagun". Indizea ere, handiena da eskualde mailan, %11koa delarik. Txikiena, berriz, Ajangizekoa da, %1,7arekin. Etorkinen talde nagisua, beste behin errumaniarrena da, izan ere "Europako Batasunetik etorritako 1.317 biztanleetatik %87,5 errumaniarrak dira". Azkenik, emakumeak dira nagusi.

Erakundeak azken urteetan ematen duten tendentziaz ohartarazi du. "2019tik 2020ra bitartean erroldatuta dauden atzerritarren kopurua handitu da, 2.410 lagun izatetik 2.463 izatera, hori da 53 lagun gehiago. Joan den urtean 217 lagun gehiago erroldatu ziren eta 2017tik 2018ra 132 gehiago". Bada, "erroldaketa berrien erritmoa moteldu dela esan dezakegu". Kontuan hartu behar da Espainiako nazionalitatea gero eta etorkin gehiagok jasotzen dutela, "batez ere Latinoamerikatik iritsitakoak, eta, horrenbestez, nahiz eta eskualdean bizi izan, erroldetan ez dira" atzerritar gisa ageri.

Europako Batasunetik etorritako biztanleak dira gehiengo Busturialdean-%60a batzen dute-, azken urteetan gertatu denaren antzera. Eta errumaniarrak dira gehiengo, oso nagusi izanik gainera. "1.317 biztanleetatik %87,5 errumaniarrak dira", gaineratu dutenez. Nazionalitaterik ugarienak errumaniarra (1.153 lagun), marokoarra (122), nikaraguatarra (90), brasildarra (88), argentinarra (77) eta moldaviarra (73) dira.

Azkenik, emakume profila du etorkinak, nahiz eta oso gutxigatik gailentzen diren. "Emakumeak eskualdeko etorkin guztien %51,3 dira", txostenaren arabera.