Berrogeialdiaren zatirik handiena pasata, zer nolakoa da egoera Markina-Xemeinen?

-Hobetzea azkarragoa izan daiten esperantzaz gaude eta horren ondorioz, konfinamendu malguago baten zain. Orain arte gogorra izan da, batez ere gaixotasun hau jasan duten familientzat, eta beraientzat da nire besarkadarik beroena. Gogorra ere, adin txikiko umeak dituzten gurasoentzat. Nire txaloak ere beraientzat. Lan txukuna egiten ari dira San Roke egotetxeko langileek, non ez dagoen Covid-19 kasurik eta beti bezela, osasun etxeko langileen prestutasuna ere eredugarria da. Daramatzagun egun guzti hauetan, herritarren joera zuzena izan da eta horrela jarraituko duela seguru nago, eta eskertzekoa da. Udala beste elkarte eta erakundeekin elkarlanean ari da herritarren ongizatea, segurtasuna eta beharrak bermatzen.

Zer lan egiten da Udaletik koronabirusaren trasmisioa ekiditeko? Amankomunazgoarekin lankide-tzan ari zarete?

—Arlo guztiak koordinatzen gabiltza eta informazioa uneoro herritarrei ematen. Brigadak egiten duen desinfekzioa indartu dugu eta hortan, oso zehatzak izaten ari gara. Udaltzainei esker, herritarren mugimenduak neurtzen ditugu konfinamendua bermatzeko. Amankomunazgoarekin batera, emergentzi laguntzak aztertu, etxex-etxe zerbitzua behar dutenei eman eta indarkeria matxista ekiditeko tresnak guztiak martxan mantendu. 72 familiei janaria eramaten zaie eta ongizateko beste neurri ba-tzutan sartuta gaude buru belarri.

Adinekoei janaria banatzen hasi zarete, nagusiei deitzen....

—Herritarrei zerbitzua etengabe ematen jarraitu dugu bai telefonoz, zein email bidez. Gure nagusienganako ardura berezia daukagu eta 70 urtetik gora eta bakarrik bizi direnei deika gabiltza, beraien premiak detektatzeko eta elikagaien erosketak eta sendagaiak eramatea nahi duten galdezka. Hortarako, Bizkaia Gara proiektuaren barruan eta Gurutz Gorriarekin batera, 60 herritar apuntatu dira boluntario gisa. Eta hasi dira lanean. Udalak herriko dendarien artean maskarillak eta pantailak banatu ditu, segurtasuna eta osasuna lehentasuna direlako eta merkatari elkartearekin harremanetan gaude merkataritza suspertzeko neurriak adosten.

Eragina izango du koronabirusaren aferak Udalean, batez ere aurrekontuei dagokienez?

—Tamalez bai. 2020rako onartutako aurrekontuak berrikusten ari gara, lehentasunak aztertzen eta horren arabera aurrekontuak berrantola-tzen. Hausnarketa prosezu honetan eta dugun egoera honetarako, zein proiektu aurrera eraman aurrera, sinergiak lortuz eta daukagun baliabidei etekina handiena ateratzeko. Herritar denen ongizatea bermatu nahi dogu. Merkatari elkartearekin ere harremanetan gaude merkatari-tza suspertzeko neurriak adosten.

Aste Santuan martxan izan duzue Sormen Festa Etxetik ekimena. Zer balantze egiten duzue?

—Oso ona. Parte hartze zabala lortu da eta lanen kalitatea txalotzekoa da. Edozein herritarrek jarraitu du sare sozialen bidez egun-eguneko lehiaketa, jendeak eskertu du eta oso ondo pasatu dugu. Irabazleek, 50 euroko bonoa jasoko dute, momento honetan itxita dauden herriko dendetan erosteko.

Azoka mantentzearen aldeko apostua egin duzue. Lortu ere bai.

—Lehen sektoreko ekoizleek gure herritarrei euren produktuak helaraztearen alde egon da Udala hasiera hasieratik eta astero antolatu dugu merkatu-azoka, nahiz eta alarma egoeran egon. Neurri zorrotzak jarri genituen, eremua mugatuz, distan-tziak mantenduz, irteera eta sarrera bakarrarekin eta saltzaile bakoitzari gel desinfektantea, maskarilla eta pantailla emanez. Eta erabiltzaileei, eskularruak ematen dizkiegu sarreran eta ilara errespetatzeko lurrean marrak marraztuta ditugu.

Zein mezu bidali nahi diozue markina-xemeindarrei?

—Udala lanean ari dela eta guztiok gure onena jartzen badogu, denon artean egoera honetatik irtetzea lortuko dugula. Eskerrik beroenak herritar denei eta gaizki pasatzen ari direnei. Udala denon etxea da eta edozertarako deitzeko (94 616 74 54), idazteko (udala@markina-xemein.eus) edo zuzenean jarriko dugun alkatearen whatsapp telefonora (688 844 995) idazteko, informazio ziur eta zuzena jasotzeko.