- Koronabirusak ezarritako itxialdi-egoera sortu bezain pronto, Gernika-Lumok bere asteleheneroko azoka zarratzea erabaki zuen. Gutxitan hartu da horrelako neurririk, baina merkatu plazako bisitarien osasuna bermatzea izan zen zergaiti nagusia. Bada, Eusko Jaurlaritzak atzo hartutako erabakiari jarraituta,udal aginteriek baserritarrak eraikinera datorren astelehenean bueltatzea espero dute. “Segurtasun neurri guztiak beteta”, diotenez.

“Jaurlaritzak ezarritako protokolo guztiak beteta ospatuko dugu berriz azoka”, gaineratu dutenez. Besteak beste, erosle eta zaintzaileen arteko distantziak izango dituzte kontutan; baita garbitasun kontuak ere.

Nahiz eta atzokoan ez zen baserritarrik aritu azokan, antolaketa arazoengatik izan zen. Lakuako agintarien erabakia asteburuan hartu zen eta ez zen denborarik izan eraikinean beharrezko neurriak hartzea, edota gunea behar bezala atondu ahal izatea, jankinda, gainera, Udalak ere dituen langile-baliabideak urriak direla. Hurerngo astelehenean izan beharko da.

“Ordurako izango ditugu behar bezalako antolaketa neurriak hartuta eta azoka egin ahal izango da”, gaineratu dutenez.