Ezohiko egoeran murgilduta koronabirusa dela eta, Leartibai Garapen Agentzia laguntza pertsonalizatua ematen ari da eskualdeko merkatari, ostalari, autonomo eta zerbitzu enpresei. Erakunde publiko ezberdinek dirulaguntza sarea osatu dute, nahiz eta “nahaste handia sortzen ari” den. Hori dela eta, edozein zalan-tza argitzeko agentziarekin harremanetan jartzeko deia egiten dute.

“Halaber, eskualdeko autonomo eta ETEen egungo egoera zein den ezagutzeko galdetegi bat bidali zaie eta jasotako erantzunak kontutan hartuz elkarlanean arazo honi irtenbide bateratu eta zehatz bat ematea du helburu”, zehaztu dutenez. Inkesta informazioa jasotzeko erre baliagarria izango da. Etorkizunera begira, eta “udal, erakunde eta eragileekin elkarlanean”, zer nolako neurriak hartu hartu daitezkeen aztertzen ari dira. Bestetik, informazio eguneratua ere maneiatzen dute, behar duenak erabilgarri izan dezan.

Harremanetarako

Webguneaz gain- www.leartibai.com-, sare sozialetan ere presente da Leartibai Garapen Agentzia. Baita 946169088 telefonoan ere, eta helbide elektroniko hauetan: Turismo enpresentzat turismo@leartibai.com; merkatari eta zerbitzu enpresentzat, merkataritza@leartibai.com eta gainerakoentzat, leartibai@leartibai.com.