- COVID-19ak sortu dituen "hainbat arazo minimiza-tzen saiatzeko" laguntza eskainiko du Bermeoko Udalak, bai herritarrei eta baita itxi duten enpresei ere. Udaleko bozeramaileek jakinarazi dutenez, "udal tasa eta bestelakoen ordainketa egiteko epeak luzatu egingo dira, eman gabe geratu diren hainbat zerbitzu herritarrei ez zaizkie kobratuko eta dekretuaren aginduz negozioak itxi behar izan dituzten merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei sastar-batze tasan deskontuak egingo zaizkie". Hartuko diren neurriak, hala ere, "gainontzeko erakundeek hartzen dituztenekin bateragarriak izatea nahi dute udal arduradunek, eta horretarako unean uneko azterketa egiten joango dira".

Ordainketak egiteko epeak luzatu, bertan behera gelditu diren udal zerbitzuetako tasak ez kobratu eta dekretuaren aginduz negozioak itxi behar izan dituzten merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresei laguntzak eskainiko diete. Hiru ataletan banatuta, lehenengokoaren kasuan "martxoaren 14tik aurrerako ordainketa-epea duten ordainketak atzeratu egingo dira". Bestetik, alarma egoera hasi denetik eta aurrera egin beharreko ordainketen erreziboak "ez dira igorriko egoera amaitu arte". Bigarren blokeari dagokionez, "herritarrei ez zaie kobratuko alarma egoeraren ondorioz zerbitzua eman ez den epeari dagokion partea". Musika eskolako tasak, kirol ikastaroak eta kiroldegiko kuota sartzen dira kapitulu honetan. Azkenik, merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresak ere izango dituzte kontutan. Izan ere, udal jabari publikoan dauden merkatari, ostalari eta zerbitzu-enpresak alokairuak, emakidak eta okupazio-tasei dagokienez, "itxita dauden negozioei ez zaie itxialdiaren epeari dagokion parte proportzionala kobratuko". Ostalaritzako dekretuen gainean, Udalak zera adostu du: negozioak dekretuaren aginduz itxita dirauen epean ez da terrazen gaineko tasarik kobratuko. Eta "negozioak dekretuaren aginduz itxita dirauen epeari dagokion deskontua egingo da sastar batze tasan".

"Autonomo eta herriko enpresei ere aholkularitza zerbitzua eskainiko" zaiela azaldu dure. Bermeoko autonomo eta enpresei informazio hori guztia modu antolatuan emateko eta egin beharreko tramiteen gaineko informazioa eta laguntza eskaintzeko zerbi-tzua martxan jarri du Udalak (Behargintzaren bitartez). Arreta zuzena jasoko dute informazioa - 946179190 telefonoan edo autoenplegua@bermeo.eus helbidean. Azkenik, "herriko merkatari eta ostalarien elkarteekin kontaktuan jarrai-tzen duela" azaldu du Udalak.

Gizarte ongizatea. Hainbat neurri ekonomikoz gain, Udalak herritarren laguntza eskatu du bakardade egoeran egon daitezkeen adineko pertsonak identifikatzeko. "Izan ere, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua (GOUP) erroldatuta dauden eta bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsona guztiei telefonoz deika hasi da zer moduz dauden galde-tzeko eta laguntza eskaintzeko". Hala ere, eta prebentzio modura, Udalak herritarren laguntza eskatu du, baten batengana iristea posible ez balitz. Norbait ezagutzekotan, telefono honetara deitzeko eskatu du Udalak: 946179160.