- Gaur egun munduko txoko desberdinetan bizi den osoasun egoerak oso eragin handia izan du sektore askotako langileen egunerokotasunean. Nekazaritzaren munduan, esate baterako, hainbat dira bertoko langileen aurka azladu diren faktoreak; batetik, Covid-19aren hedapenak eragindako pandemia eta, bestetik, aurretik gremioak bizi izan duen egoera, izan ere, estatu mailan hilabete askotan zehar protesta lanetan egon dira nekazariak. Aspektu hauen eragina lehenengo pertsonan bizi du Orhan Yigit larrabetzutarrak. Naiz eta Turkian jaioa izan eta Londres bezalako hiri esangura-tsuetan bizi izan den, Larrabe-tzuko balkoian topatu zuen berak bere txokoa. Bertara heldu zenetik, bere ortua izan da bere bizimoduaren ezinbesteko oinarria. Txorierri zein inguruko eskualdetako azokatan oso ohikoa da Orhanen postutxoa berak ekoiztutako produktuz josita ikustea, baina, tamalez, gaur egungo egoerak hainbat merkaturen itxiera suposatu du denboraldi baterako. "Pasaden astean itxi zen Larrabetzuko azoka eta honek eragin handia dauka gure sektorean, izan ere, herrietako azokak gure produktuentzako irteera nagusia dira", azaldu zuen jatorri turkiarreko biztanle txorierritarrak. Hala ere, larrialdi egoera honek ez dio jendeari bere barazki eta fruta bikainetaz gozatzeaz galaraziko. Gaur eta bihar, hau da, bariku eta zapatuetan, ortu irekia izango du Orhanek eta bertara hurbiltzen direnek bere produktuez jositako otzara bat eskuratu dezakete, izan ere, bere aburuz, hau da nekazaritza sozial eta ekologiko bat mantendu ahal izateko gakoa, beti ere Osakidetzak emandako segurtasun argibideak beteta, noski.

Nahiz eta egoera gatza bizitzen ari den gizartea orokorrean, Orhanek bere ohiko irribarrea mantentzen jarraitzen du, bere ezaugarri bereizgarria. "Oso kontu berria da gehinentzat, baina nik uste dut lasaitasunez eraman behar dela. Bakoitzak gure eskuan dagoena egin behar dugu eta horrela honi buelta eman ahal izateko lagunduko dugu", zioen Larrabetzuko balkoitik. Nahiz eta bere jarrera baikorra izan eta berak bizitako esperien-tziak eta bere jakiturian oinarrituta, ekoizleak dio uste dena baino epe luzeagoan zehar zabal daitekeela egoera hau: "Nik uste espero dena baino askoz gehiago luzatuko dela hau, izan ere, birusak ere eboluzionatzen dute. Orduan, beharrezkoa da estatuaren esku-hartzea familia, norbanako eta negozio-txikiak mantendu ahal izateko. Beti ere egoera ondo aztertuta izanda".

"Azokak ixteak ergin ezkorra dauka gure sektoreko langileen egunerokotasunean"

Larrbetzuko nekazaria