Lekeitio - Aurki beteko ditu 25 urte, 1995eko irailaren 4an inauguratua izan zenetik. Eta baita berrikuntza sakoanak ere jaso, izan ere Lekeitioko Larrotegi futbol zelaia eguneratzeko proiektu ambiziotsua du eskutartean Udalak. 2021an amaituko den egitasmoarako inbertsioa 514.932,27 eurokoa izango dela aurreratu dute.

“Larrotegi futbol zelaiak 25 urte beteko ditu aurten. Urte guzti hauetan zelaiaren erabileraren ondorioz, berrikuntza lanak egitea beharrezkotzat jotzen da”, zehaztu dutenez. Helburuak argigarriak dira: “jokalarien lesioak edo istripu txikiak saihestu, argiteria hobetu, joko zelaia zabaldu eta luzatu, futbol zelaiko eremuaren itxiera hobetu, gradak hobetu”, eta abar luze bat. Gainera, urteen poderioz “beharrizan berriak sortu dira futbol zelaian eta horiek betetzeko egokitzapen lanak ere egingo dira”. Lekeitio Futbol Taldeko hainbat taldeko jokalarik erabiltzen dute Larrotegi, baina beharrezko zuen egokitzapen lanak egitea, erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna bermatze aldera. Lanen lizitazio martxan jarri berri du Udalak, eta datorren udan hastea espero dute. Faseka egingo dute -bi zehazki-, 2021an amaitu ahal izateko. Datozen urteetan Lekeition egiten den inbertsio garrantzitsuenetakoa izango da Larrotegin egingo dena.

Egokitzapen lanen artean bat izango da berezi. Izan ere, “joko eremuaren tamaina handitzea” izango da proiektuaren helburu esanguratsuenetako bat, “araudiak zehazten duen neurrietara egokituz”. Hori horrela, luzeran bi metro gehiago izango ditu berdeguneak eta metro bat zabaleran, “bandak ere zabalduz”. Berdegunea ere aldatuko da, 96,7x57,75 metro izango dituelarik etorkizunean. Aulkiei dagokienez, berriak jarriko direla azaldu dute, eta baita futbol-7ko ateak mantendu.

Zelaia beraz gain, hala ere, beste lan batzuk egingo dituzte. Zelaiaren inguruan dagoen argiztapena egoki-tzeaz gain, futbol zelaiaren ureztapena ere berriztuko da. Hala ere, lanok datorren urterako utziko dira, “zelai artifizialaren aldaketa”, aurten dena prestatuko da horretarako”. Soinu sistemari dagokionez, aldaketak izango dira: megafonia sistema hobetzeko neurriak ere hartuko dira. Azkenik, zaleak hartuko dituen harmaila desmintagarriak jarriko dituzte, orotara 116 pertsonentzako espazioa eskainiko dutenak. Bi modulo ezarriko dira, lehenak 10,15 metroko luzera eta 2,15 metroko altuera izango duena, 52 ikuslerentzako baliagarria: eta bigarrenak 12,15 metroko luzera eta 2,5 metroko altura izango duena, eta 64 pertsonentzako lekua eskainiko duena, lanen memoriak azaltzen duen moduan.

Lizitazioa, onartuta “Lekeitioko Udalak lan hauen lizitazioa onartu eta argitaratu du jada”, Udaleko bozeramaileek adierazitakoaren arabera. Eta guztira 514.932,27 euroko kostua izango dute fase guztietan egingo diren lanek. “Larrotegin egingo diren lan hauek bi fasetan egingo dira. Aurten berdegunearen zabaltze lanak egiteko dena prest utziko da, argiteria aldatu, inguruko itxidura eta beste lan batzuk egingo dira eta hurrengo urtean berriz, zelaia zabaldu eta belar artifiziala berriztuko da. Lanak maiatzetik aurrera hasiko dira, futbol zelaiaren 25. urteurrenaren ospakizunen ondoren”.