Markina-Xemein - Baliabide ekonomiko urrian dituztenen ongizatea bermatzea da gizarte zerbitzuen oinarri nagusieneteko bat. Lea-Artibaiko Amankomunazgoa ez da jomuga hau salbuesten duen erakundea. Eta hori dela eta, "2020. urteko aurrekontuetan 2019ko diru kopuru berdina aurreikusten da laguntza hauetarako". Zehazki, 309.814,46 euroko diru-partida gorde zuen eskualdeko erakunde publikoak laguntza behar duten bizilagunei aurre egin ahal izateko. "Hala ere aipatu, Udalek premien arabera diru kopuru hori handitzeko konpromisoa hartu" dutela gaineratu zuen Amankomunazgoko pesidente den Koldo Goitiak.

"Baliabide ekonomiko nahiko ez duten pertsonei zuzendutako diru laguntza hauek, gizarte-bazterkeria edo gizarte-marjinazioko egoerak prebenitzeko, edo leuntzeko ematen" direla azaldu dute. Besteak beste, oinarrizko kontuetarako erabiltzen dira: alokairu-gastuak, energia-gastuak, linea zuriko etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak, etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak, ohiko etxebizitza manten-tzeko beharrezkoak diren gastuak, jantziak, hezkuntza, elikagai, prestakuntza eta osasun-arretak sortutako gastuak, beti ere sistema publikoak ez badituzte estaltzen edota aurretiaz egindako zorpetze-gastuak. "Laguntza ekonomiko hau jaso ahal izateko, aurretiaz oinarrizko gizarte-zerbitzuetako profesionalek aurkeztutako eskaerak kasuz kasu baloratzen dituzte".

Iazko datuei erreparatuta, orotara Amankomunazgoa osatzen duten udalerrietan 309.814,46 euro bideratu ziren. Kopuruak goraka egin zuen 2018koarekin alderatuta. Bada, 229 izan dira lagun-tza honen onuradunak 2019an, aurreko urtean baino zazpi kasu gutxiago. "Onuradunen profilari dagokionez, %52 emakumeak dira eta %48 gizonezkoak. %53k ez dute seme alabarik euren ardurapean eta %47ak bai". Azkenik, Ondarroa izan zen onuradun gehien pilatu zituena, Markina-Xemein eta Lekeitioren aurretik.

229