BERMEO - Udal Gobernuak legeintzaldiaren hasieran markatu ziztuen datozen lau urteetarako helburua nagusiak. Hauetako bat Bermeoko bizi kalitatean eragitea izan zen. Eta badoaz pausoak ematen. Udalerriko zenbiat guneetan asfaltatze lanak egin berri dituzte. “Guztira, bost izan dira asfaltatu diren puntuak eta lan hauek aurrera eramateko 47.033,16 euroinbertitu dira, BEZ barne”.

“Hala ere, lanak ez dira guztiz bukatu, seinalizazio horizontala falta da oraingoz. Datozen egunetan bukatuta egotea” aurreikusi dute. Trake kaleko tarte bat, San Martin auzoko gunea -Laspiur okindegiaren aurrekoa-, Arostegiko zubia, Jose Doneko barruko aparkalekua eta hilerrirako sarrera dira txukundutako guneak, bide batez irisgarritasuna ere hobetu dute, ibilgailu zein oinezkoen onurarako.

“Gune hauek asfaltatzeaz gain, partida honekin ere herriko zenbait puntutan asfaltoak zituen gabezia batzuk hobetu direla aurreratu dute Udaldeko bozeramaileek. “Hau da, ikusi diren akatsak zuzendu dira, lurzorua hobetuz. Lan hauek 2019ko aurrekontuaren gainean egin dira eta Bermeoko asfaltatze lanen lehenbiziko fasearen barruan burutu dira”, beraz etorkizunean ere beste hainbat gunetan izango dira lanean. - I. F.