Markina-Xemein - Markina-Xemeingo Udalak bi lan poltsetan izena emateko epea zabaldu du, batez ere gazteen artean lan aukerak sustatzeko asmoz. Izan ere, monitore-begirale eta zaintzale petodun moduan lan egiteko aukera plazaratu berri dute.

"Batetik, 2020an Uni frontoian egin asmo diren eta autobabes plana derrigorrezkoa duten ikuskizunetan frontoiko kantxa-zainaren aginduetara zaintzaile petodun jarduteko deialdia zabaldu da", azaldu dutenez. Eta bestetik, Udalak berak antolatutako zein berak eskatuta antolatutako hitzaldi, jardunaldi, mintegi eta antzekoetan zaintza zerbitzua emateko monitore-begiraleen deialdia ere zabaldu dute.

Udaleko arduradunek adierazi dutenez, "lan poltsa horietara joko du Udalak premia duen aldiro eta aukeratzen diren pertsonei kontratua egingo zaie". Soldatari dagokionez, "soldata gordina 12,73 euro orduko" izango da. Interesa duen oro aurkeztu ahal izango da lan poltsa bietara, beti ere "Udaletxean aurkeztu beharko dira izen-emate orria" betetzeko eta "deialdi bakoitzerako baldintzak bete-tzen direla egiaztatzen duten dokumentazioa" ere helarazi beharko dute. Oinarriak eta aurkeztu beharreko agiriak lotura honetan daude eskuragarri: https://labur.eus/r5yXX", gaineratu dutenez. - I. F.