GERNIKA. Aurtengo deialdian, Busturialdeko ekintzaileentzako laguntzetara 8.275 euro bideratuko ditu Gernika-Lumoko Udalak Lanbide Enplegurako Euskal Zerbitzuaren eskutik. Laguntza jasotzeko deialdia irekita dago jada.

Gaur egungo egoeran, ekintzailetzak duen dinamismoa ezinbestekoa da ekonomia has dadin eta aurrerapena eta ongizatea egon dadin. Horretarako beharrezkoa da, ekintzaileei beraien ekintzailetza prozesuan laguntzea. Helburu horrekin, jarri da martxan laguntza hauen deialdia, ideiak sortzen diren fasean txertatuko dena, gero ideia horiek balioa har dezaten eta birsor daitezen, eta baita laguntza fasean ere, ideiak definituta daudenean eta bideragarriak direnean, martxan jar daitezen. Fase bietan, Lanbide Ekimenak Zentroak emango dien laguntza eta aholkularitzaren bitartez lagunduko zaie, gainera diruz ere lagunduko dira. Edizio honetan gazteei begirako jardunari emango zaio arreta handiagoa, 30 urte baino gutxiago dutenei eta emakumezkoei, bi arlo hauetako ekintzaileei diru laguntza handiagoa emango baitzaie, balioztatze irizpideetan puntuazio handiagoa emanda.

Laguntza jasoko duten pertsonek duten ideia enpresariala garatzeko izango da, eta gutxieneko kopurua 1.000 euro izango da. Kopuru honen % 15 gehiago jasoko dute 18 urtetik 30 urtera bitartekoek eta beste horren beste emakumezkoek.

Beste alde batetik, proiektu enpresarialak martxan jartzeagatik gutxieneko 1.500 euro emango dira, eta, berriro ere, kopuru horren % 15 gehiago jasoko dute 18 urtetik 30 urtera bitartekoek eta beste horren beste emakumezkoek.

Egitarau honetan parte hartu gura dutenek Lan Ekimenak Zentroan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, Alhondiga kalea 6an., edo 94 625 57 58 telefonora deituta, edo www.lanbideekimenak.eus helbide elektronikora idatzita.