GERNIKA-LUMO. Denok bat, Denok Batera San Silbestrea eta Egia-Iriondo memoriala gaurkoan, eta Abixadan biharkoan. Hiru izango dira asteburu honetan izango diren lasterketak Busturialdean eta Lea-Artibain, zehazki Bermeon, Ondarroan eta Gernika-Lumon.

“Gaixotasun arraroak eta beharrizan ezberdinak dituzten umeei laguntzeko” antolatuta, Bermeon 13.30ean hasiko da portuko Olatuaren inguruan Danok Bat, Danok Batera San Silbestre solidarioaren hirugarren edizioa. Adin guztietako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute eta hiru ibilbide egiteko aukera egongo baita: 500 metrokoa, bi kilometrotakoa eta laur kilometrotakoa. Eutsi gogor Danok Batera (EGDB) eta Kate Sarea elkarteak antolatutakoa, “dortsalekin zein EGDB kamiseten baita toailaren salmentarekin lortutako dirua, EGDB elkartearentzat eta behar ezberdinak dituzten Bermeoko umeentzat izango da, Bermeoko Gela egonkorra baten bitartez”.

Ondarroan ere lasterrean arituko dira gaur, Egia-Iriondo memorialaren 35. edizioan. Adin guztietarako eta luzera ezberdinetan, ehunka ondarroar eta eskualdeko korrikalariak hartuko ditu. Alde zaharrean helmuga jarrita, 11.15ean hasiko dira lasterketak. Nagusiak biltzen dituenak, Berriatuan hasten denak, 4,25 kilometro izango ditu.

Azkenik, bihar goiz eta eguerdi partean Abixadan ospatuko da Gernika-Lumon. Herriko Atletismo Taldeak eta Goizale Mendi Taldeak antolatuta, lasterketak eta mendi martxak izango ditu, ohi legez, adin guztietarakoa egokitutakoak, izan ere bakoitzeko distan-tzia bi izango dira.