Lekeitio - Gabonak ate joka izanik, Lekeitiok Santo Tomas eguna ospatuko du bihar goizean zehar. Guztira 38 ekoizle eta artisau batuko dira Independentziaren plazan, baita beste 16 abeltzain ere, asko eskualdekoak bertakoak. Azoka jardunaldiak zuzeneko salmentan eragingo du, "Lea-Artibai eskualdeko lehen arloko nekazaritzako eta abeltzaintzako ekoizleen lana sustatzeaz" gain, aldi berean, "haien produktuen kontsumoa bultzatuz".

Landa gunetik itsas bazterrera, Gabon egunetako menua egiteko aukera ezin hobea eskainiko du Santo Tomas Azokak. Antolatzaile lanak egiten dituen Udaletik zehaztutakoaren arabera, hainbat izango dira bertan aurkituko diren produktuak: "Ortuariak, esnekiak, ogia, txerrikiak, ahatekiak, kontserbak edota eztia", besteak beste. "Produktu freskoak eta sortu berriak izango dira, kasu askotan artisautzako prozesuen bidez ekoizten direnak, eta saltzailea zuzenean ekoizten duen pertsona bera" izango dela gaineratun dute.

Lea-Artibai Garapen Agen tziarekin lankidetzan antolatutako azokak goizeko 10.00etan irekiko ditu bere erakusleihoak, 14.00ak aldera amai-tzeko. Tartean postuz postu aritzeko parada izango da. Lehen sektoreari dagokionez, 38 dira Lekeitiora hurbilduko diren ekoizleak eta artisauak. Hauetako 15 baserritarra dira Lea-Artibai eskualdekoak. Eta ohikoa den legez, sariak ere banatuko dira. Horrela, ortuari eta frutadun erakusleiho onenak 300 euro eskuratuko ditu. Eskualdeko abeltzainei dagokionez, 16 izango dira orotara. Zaldiak, ardiak, hegaztiak, ahuntzak, txerriak zein behiak ikusteko aukera izango da. "Azoka honen antolakuntzak gutxi gora behera 5.000 euroko kostua" duela zehaztu dute. Azkenik, "Lekeitioko Santo Tomas azokara etortzeko gonbita helarazi nahi" izan dute, "eguraldiak lagun, egun zoragarria izan dezagun".

elkarteak presente Aurtengoan ere hainbat txosna ezarriko dira Lekeitioko Santo Tomas egunean, azokaz gain festa ere uztartzen duelako jardunaldiak. Jan eta edateko aukera emango dute udalerriko hezkuntza zentroek -eskola publikoa, Azkue Ikastola eta Institutua- edota elkarteek -Tximista Atletismo Taldea, Aittitta Txiki edota AEK- izango dute lekua, baita Elikagaien Bankuak ere.