LEKEITIO. “Iaz baino ia 122.000 gehiago” izango dutela aurreratu dute udaleko bozeramaileek. Diotenez, “gizarte zerbitzuak, hezkuntza, euskara eta berdintasun arloak izango dira aurrekontu hauen lehentasun nagusiak eta inbertsioei dagokienez, futbol zelaia, musika eskola, haur-eskola, eskola edota ikusgarri aretoa izango dira kontuan, beste hainbat proiekturen artean”. Hala, parte hartze ekimenera planteiatuta, guztira 11 ekarpen egon dira, “ia denak ontzat emanez”. Eta, bestalde, “EH Bilduk aurkeztutako aldaketa klimatikoari aurre egiteko proposamena aurrekontuetan barneratu da eta 50.000 euro bideratuko dira eginkizun honetarako”.

Sarrerei dagokienez, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udalkutxa fondoaren igoerak eragin positiboa izango du Lekeitioko Udalaren zereginean; 5,2 milioko aportazioa jasoko dute. Zuzeneko eta zeharkako zergek eta tasek, bestetik, beste 3,1 milioi euro suposatuko dute. Aurrekontuek, hala ere, beti dute gastuen kapituluan zeresan gehiago. Eta 2020koaren kasuan, pertsonal gastua 3 milioikoa izango da -langilerian arloan igoera izanik- eta gastu arruntek -argiteria, sastar batzea, kale garbitasuna, etabar- 3,3 milioiko kostua suposatuko dute. Beste erakunde batzuei -UEMA, Amankomunazgoa, Lea-Artibai Garapen Agentzia...- egin beharreko transferentziak 800.000 eurotik gorakoak izango dira.

inbertsioak Inbertsioen kapituluan, 778.000 euro izango dira. Eta Larrotegiko futbol zelaian gastatuko da gehien, 230.000 eurorekin. Argiteria eta beste hainbat baliabide berrituko dituzte. Udal Musika eskolan, bestetik, hirugarren faseari ekingo diote, azkena izango dena, 190.000 eurorekin. Hezkun-tza azpiegiture -eskolak, haurreskola, iturriotz, etabar- hobekuntzarako beste 100.000 euro bideratuko dira; herrian zehar argiteria hobe-tzeko beste 60.000 euro; Mendieta ontziolaren proiektuan pausoak emateko 30.000 euro eta Abaroa erakinean, beste 30.000 euro... Udaletik adierazitakoaren arabera, aurekontuen bitartez “herritarrentzako kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraituko” dute, “denontzako herri hobe bat sortzeko helburuarekin” .