Lekeitio - Ematen dituen oinarrizko zerbitzuak “eskaintzen jarraitzeko beharrezkoak dituen diru-sarrerak bermatzeko helburuarekin”, Lekeitioko Udalak udal tasa eta zergen %1eko eguneratzea erabaki zuen. Aldiz, 2020 urtean “kiroldegiko abonuak eta egun dauden hobari fiskalak mantenduko” direla aurreratu dute.

%1eko igoerak badu beste arrazoi bat. Udaleko arduradunek kontuan izan dute “urtean zehar sortu daitezkeen beste egoera ba-tzuen finantzaketari aurre egiteko” beharra,” besteak beste, udalerriaren egoera hobetu dezaketen proiektuak edota inbertsioak egiteko. Herritarrei bideratutako zerbitzuak sendotu eta hauen bizi kalitatea hobetzeko pausoak emango” direla adierazi dute.

Nahiz eta Lekeitioko udalaren egoera ekonomikoa ona dela aipatu, beharrezkotzat no dutea “hurrengo urteetan egon daitezkeen erronkei modu jasangarrian aurre egiteko prest egotea, eta Ordenantza Fiskal hauen eguneratzeak horretan laguntzen du”. Herritarrek geroz eta zerbitzu publiko gehiago eta hobeak eska-tzen dituztla azaldu dute, “eta udalerrian egun dugun ongizate maila mantentzeak erakunde publikoen lankidetzaz gain, hiri-kontribuzioa ere eskatzen du”.

KPIra egokitutako eguneratzeak tasa eta zergen berrikuntza ekarriko dute, urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko direnak. Besteak beste, Ondasun higiezinen gaineko zerga, Hiri ondasunak, hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zerga, zaborren bilketa, estolderia, hilerriak, merkatuak eta hirigintzako baimenak bezalako tasetan jarriko dira abian.

Udalbatzak beste erabaki bat ere hartu zuen aste honetako Osoko Bilkuran: udaleko langileen soldataren igoera. Udaleko arduradunen esanetan, “uztailetik abendura bitarteko soldatak %0,25 igotzea onartu da, atzeraeraginezko izaeraz ordainduz. Horri 2019 hasieran igotako %2,25a gehitu behar zaio. Gainera, izandako eraginkortasunagatik, soldataren %0,30ko produktibitate-sari bezala emango da”. - I. F.