Kartela. “Badatoz!” izenburupean, irailaren 7tik 16ra ospatuko diren Bermeo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek badute irudia. Aketz Zubia Mingolarra bermeotarrak irabazi du kartel lehiaketa, 600 euro poltsikoratuz. Epaimahaiak bi lan aukeratu zituen aldez aurretik, eta herritarrak izan dira Zubia irabazle egin dutenak. Parte hartzea aipagarria izan da, ia 400 pertsonek parte hartu baitute. Jai batzordeak botoa eman duten bermeotar guztiei eskerrak eman dizkie, “herritarron iritzia garrantzitsua delako”. Argazkia: B. U.