Gernika-Lumo - Zesta puntalari gazteen topagune da Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia ekainean zehar, Jai-Alai eskolak antolatutako urteroko topaketan. Giro ederrean eta maila handiko partidekin hasi zen kirol ekimena, iragan den igandeko jubenilen partiduekin. Gernikako frontoiak, hala ere, zestaren erdigune izaten jarraituko du. Izan ere asteburu honetan, hilaren 22 eta 23an, zapatu eta domekan, jokatuko diren beste kategorietako norgehiagokekin. Alebin, infantil eta kadeteaen txanda izango da.

Gernikako Jai-Alai zesta punta eskolatik adierazitakoaren arabera, guztira Euskal Herriko txoko derbedinetatik etorritako 13 eskoletako 50 gazte inguruk parte hartuko dabe, Iparralde (Bidart), Nafarroa (Noain, Cabanillas eta Berriozar ), Bizkaia, Gipuzkoa (Zumaia, Hondarribia, Beotibar, Donostia eta Mutriku) eta Arabako (Gasteiz) zestalariak batuz. “Jai-Alai frontoi ospetsuan jokatuko dira partida guztiak, denak ohiko formatoan 6 eta 10 urteko gaztetxoek salbu, hauek kiniela amerikar erara jokatuko baitute”. Bestetik, egun osoan zehar zestalari gazteen jokaldiekin gozatzeko aukera izango da eta, bide batez, etorkizuneko zestalari profesionalen jardunbideari erreparatu ahal izango zaio. “Partidak goiz eta arratsaldez jokatuko dira eta zaleek sarrera doan izango dute”, gaineratu dutenez. - I. F.