Bermeo - Kankinkabara txistulari taldeak Haizeak dakarren dantzak kontzertu berezia eskainiko du gaur, Bermeoko Artza frontoian, 20:00etan. Emanaldian Alkartasuna dantza taldeak eta TTakuntxo taldeko txalapartalariek parte hartuko dute eta soinu eta dantzaz osatutako ikuskizun ederra eskainiko dute. Sarrera dohainik da.

Kankinkabara txistu taldea 12 partaidek osatzen dute eta gaurko kontzertuan hainbat instrumentu joko dituzte, hala nola, txistuak, silboteak, alboka, shruti box, txirula, bonbetea, atabala, eskusoinua, eta perkusiozko instrumentu txikiak. Kontzertuaren errepertorio osoa dantza doinuez osatu dute. Horretarako, dantza bereziak aukeratu dituzte, besteak beste, Gipuzkoako dan-tzen poupurria, Baztaneko zortzikoa, Busturialdeko jota eta arin-ariña edota Uztarro-tzeko soka dantza. Dantza horien koreografia Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak egingo du.

Horrez gain, Alkartasuna dantza taldeak Jon Ibarrak, Kankinkabarako txistu taldeko partaideak, Zarautzeko Zesteronekua taldeari idatzitako Jauzi dantzaren estrenua egingo du. Bestalde, 100 alargunen dantza, 1912ko abuztuaren 12ko galarrenean itsasoan hil ziren marinelak gogoan dituena, Thyerry Biscayren musika eta Uxue Alberdi idazlearen letrarekin egindako kantua, ere entzungai izango da gaurko emanaldi berezian. - I. Fradua