BILBO. Bermeoko udalak bat egin du Erroxapek, Sorginorratzek eta Norezek deitutako kontzentrazioarekin. Konzentrazioa gaur izango da Lamerako harrizko bankuan, arratsaldeko 19:30ean, ‘Ez Bermeon, ez inon. Indarkeria matxistarik ez’ lelopean.

Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen joan den asteartean, apirilaren 23an, Bermeon, genero indarkeriako delitu bat egotzita, emazteari eraso egin ondoren.

Idurre Bidegurenek, Bermeoko alkateak, “biktimari Udalaren elkartasun eta babes guztia” adierazi dio. “Emakumeenganako indarkeria emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz giza eskubideen urraketa larri eta onartezina”, adierazi du.

Ildo honetan, azaldu duenez “eraso sexista hauek emakume guztien kontrako erasoak dira, onartezinak dira eta gogor gaitzetsi nahi ditugu. Ez dugu onartuko gure herrian emakumeen kontrako inolako erasorik”. Horrela, bere esanetan, “berdintasunaren alde lan egiten jarraitu behar dugu Bermeon, berdintasun ezaren ondorioak saihesteko”.

Bidegurenek herritar guztiak animatu ditu elkarretaratzean parte hartzera gaur 19:30ean Lamerako harrizko bankuen.