Bermeo - Bermeoko Udalak eta Sahararen aldeko Besalde elkarteak, uztailean eta abuztuan zehar, Oporrak Bakean 2019 haur sahararraren harrera kanpaina martxan jarri dute Bermeon, “umeei Aljeriako Tinduf errefuxiatuen kanpamentuetatik kanpo oporrak pasatzeko aukera eskaintzeko”.

Besaldek adierazi duen moduan, elkartasun proiektuaren helburua “haurrei beste errealitate bat bizi eta ezagutzeko aukera ematea” da. “Oporrek errefuxiatuen kanpamentuetan bizi dituzten baldintza gogorren arnasbidea eta herri bien arteko besarkada solidario bat izan nahi dute”, azpimarratu dutenez. Programan parte hartu nahi dutenek 635725062 telefono zenbakira deitu behar dute apirilaren 8a baino lehen. - I. F.