Elkartasuna - Gernikatik Mundura eta Azraf Rif-Euskal herria elkarteek antolatuta, Hirak, Rifeko erresistentzia Marokoko erreinuan: artea eta protesta jardunaldia hartuko du gaur Gernika-Lumoko Elai-Alai aretoak arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Berbaldi bi izango dira: lehena memoria eta bakea izago ditu ardatz, Asouik Ridouan margolaria eta Saloua El Yamaniren eskutik. Bigarren sosaldia David Alvarado politologoa eta kazetariak eta Azraf Rif-Euskal Herria elkarteko Khalid Amzirek eskainio dute. - I. F.