BILBO. Turisten bataz besteko egonaldia 5 ordukoa da Gernikan. Eguneko egiten duten bataz besteko gastua hamarna eurokoa da eta taldeka datozenek hiru bider gutxiago gastatzen dute, 3na euro hain zuzen

Horrez gain, Gernikan ematen duten denbora ere handiagoa da, 2012an 2,5 ordu ematen zituzten eta 2018an bataz besteko egonaldia 5 ordukoa da. Izan ere, 2018an bisitarien %53k 15 minututan oinez egin daitekeen ibilbidean eman zuten, 2015ean baino %4 gehiago. Gernikan egun osoa eta egun erdia ematen duten bisitarien kopurua ehunekoetan 72 da. Datu hau eta Gernikarako bisitaldia planifikatzen duten turisten kopurua ea ea berdina da, azken hau %70 baita. Datu

honetatik atera dezakegun ondorioa argia da, Gernika markaren gaineko iritzia gero eta hobea da.

Alde batetik, Udalak memoria historikoa lantzeari ekitea izan da emaitza on honen arrazoia. Jarduera honen barruan azpimarragarria da, bonbardaketaren ibilbidean kokatutako bonbak botatzen zituzten abioietatik gordetzeko babeslekuak zabaltzea Pasealekuan eta Astran. Beste alde batetik, lehen mugatuta egon diren ibilbideak zabaltzea izan da arrazoia, esate baterako, Jai Alai Frontoian egiten diren entrenamenduak ikusteko aukera turistikoa zabaltzea.

Horrez gain, beste arrazoi bat izan da, herriko merkatarien lana, establezimenduen herenak (dauden 150etatik 56k) hartu du parte sustatze jardunetan eta turismo-produktuak sortzeko eginbeharretan. Honek lortu du, turistek Gernikan bizi duten esperientzia aberastea eta hobetzea. Gernikan ostatu hartzen duten turistek luzaroago geratzen direnez, beraien eragin ekonomikoa ere areagotu egin da Bizkaiko kopuruak aztertuz gero, esan dezakegu historian zehar lehenengoz

pasatu dela bataz besteko 2 gaueko kopurua. Berriro Gernikako datuetan murgilduta, esan behar da, horren guztiaren ondorioz, bataz besteko gastua 93na euro dela egonaldiko. Turismo Bulegoak azpimarratu du, bataz beste 2017an baino 8na euro eguneko gastatu dela.

2018a arrakastatsua izan da

Udalerriko turismoari dagokionean, 2018a urte on-ona izan da etorritako bisitariak kontuan izanez gero. Gehien bisitatzen den gunea Juntetxea da eta guztira 150.000 bisita izan ditu, Bakearen Museoak 51.000, 2017an baino 3.000 gehiago. Interneten Gernika munduko edozein lekutatik bilatzen dute, ondorengoetatik besteak beste: Australia, Argentina, Japon, Europa eta Estatu Espainola. Esan beharra dago, interneteko bisitaldiek zer ikusi handia dutela benetako ekonomiarekin. Gernika hitza bilatzen duten pertsonen kopuruak gora egin du, bidaiatzeko arrnagusi, eta hori etorri diren bisitarien kopuruan eta izan duten eragin ekonomikoan islatu da. Iaz %13 igo da Gernika hitza interneteko bilakaeran, 2017arekin alderatuta.

Turismo Bulegoak 78.000 lagun baino gehiagori eman die arreta eta horietatik 20.000 taldeka etorri dira. Kopuru hauek 2017an izandako kopuruak baino %22 gehiago dira. Igoera honen arrazoia da autobusetan datozen bidaiarientzat monumentuen gunetik kanpo geltokia erdiestea.

Beste alde batetik, Turismo Bulegotik igarotako bisitarien %38 atzerritarrak izan dira (30.000 pertsona) iaz baino %1,46 gehiago.