URTE berezi honek gauzak nola aldatu daitezkeen erakutsi dio gizarteari. Orain dela urte bete, ezinezkoa zirudien Bizkaiako herrietako kaleak musukoa jantzita daukaten pertsonaz gainezka irudikatzea. Denborak asko aldatzen ditu gauzak eta aldaketa horien eredu garbia da Mungiako Torrebillela Kultur Etxea. Jatorriz, gudarako sortu zen eraikina, gaur egun herriko artearen, literaturaren, ikasketen eta bestelako kultura aspekturen topagune dira. Egun dorretxeak irailaren 23an Laboral Kutxa DEIA Hemendik Sarien banaketa bezalako ekintza bereziak ere jasotzen ditu.

Hamahirugarren edizio ezohiko honetan segurtasun-neurriek pisu handia izan zuten, baina, hala ere, bertaratutakoek jantzitako musukoek ez zituzten euren irribarreak izkutatu. Jardunaldi honetan, Mungialdeko biztanleriaren alde inongo interesik gabe lan egin duten pertsonak izan ziren protagonista. "Gaur eskualdeko herrien nortasuna goraipatzen duten pertsonak omentzen ditufu; are gehiago euren lana inoiz baino garrantzitsua den izurrite arai honetan. Saria jasoko duzuenok daukazuen onena ematen diguzue eta gizarteak asko eskertzen du", adierazi zuen Ager Izagirrek, Mungiako alkateak, afitrioi moduan. Jarraian, Kike Santarén, DEIAko zuzendari laguntzaileak hartu zuen hitzaren lekukoa, saridunen lana goraipatuta: "Berri eta albiste ezkorrak protagonista diren garai honetan, Mungialdeko biztanleriak bere aurpegi solidarioena aurkeztu du, egoera zail honi aurre egitea erreztuta".

Osasungintzako langileentzako oso garai gogorra izaten ari da, izan ere, koronabirusaren aurkako lehengo borroka lerroan izan dira. Honen eredu garbi izan dira Mungiako anbulategiko langileak, Miguel Bilbao Catalá zuzendariak jasota saria langileen ordezkari bezala. Estibaliz Rodríguez eta Maite González erizain eta medikuak izurriteak Gamiz-Fikan izan duen eboluzioaren jarraipena hurbiletik egin dute eta, euren lan gogorra eta euren alaitasuna dela eta jaso zuten Laboral Kutxa DEIA Hemendik Saria. Tamalez, Maite ezin izan zen jaialdira bertaratu PCR froga baten emaitza itxaroten egon zelako, zorionez negatiboa izan zena. Osasungintza munduarekin jarraiki, Pilar Corraleñok 2013 urtetik dabik Mauri-Jataben eta inguruetan RCP eskolak ematen, "oso teknika erraza eta bizitzak salba ditzakeena" eta Red Masai Arrietako elkarteak euren larrugintzarako gaitasunak musuko apaingarriak egiteko erabili zituzten. Garbitasunak ere berebiziko garrantzia dauka izurrite garai honetan eta, aspektu honetan, Laukizeko brigadako kideak jo eta su lanean aritu dira kaleak desinfektatzea bezalako egin beharrekoak betetzen, saria eskuratzeko bezalako lana.

Konfinamenduan zehar, jendeak garagardo asko kontsumitu zuen eta, arlo honetan, Xabier Zabarre fruiztarra benetan aditua da, izan ere, berak garagardo artisauak egiten ditu, bere herriko txoko desberdinak etiketatan irudikatuta. Saritu zerrenda zabalerkin bukatzeko, Uxue Arruza gaztetxoa izan zen Gatikako saritua, aurten lortutako hipika emaitza bikainak direla eta. Bere intentzioa, izurritea alde batera utzi eta 2021 urtean Europako txapelketan parte hartzea izanda bere helburua.