Síguenos en redes sociales:

Creadores de mascarillas en Ugao-Miraballes

Lan eta lan, egoera latzen kontra...

Lan eta lan, egoera latzen kontra...Argazkiak: GBGE / Borja Guerrero

GBGEko eta beste erakunde batzuetako 260 boluntariok hartu zuten parte Gandasegi eta Urreta ikastetxeetako haurrei ikasgeletan utzitako eskola-materiala helaraztea izan zen

Gero, ibilgailuak desinfektatzeko programa martxan jarri zuten. “34 egunetan 7.820 ibilgailu desinfektatu ziren” Galdakaoko sarreretan. Egin dituzten beste lan batzuk “adingabeentzako ibilaldi bat Arantxille presatik, Eudelek emandako 5.000 maskaren banaketa (Galdakaoko eta bere auzoetako autobus-geltokietan), telefono bidezko laguntza eskaini Galdakaoko Udaleko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan… izan dira. Baina GBGE-ko boluntarioak ez dira geldituko, eta proiektu berri bat prestatzen dabiltza.

Adinekoentzako laguntza

Adineko pertsonak “lehentasun bat izan dira eta izango dira gure jardueretan, eta, une honetan, are gehiago”. Pandemiaren ondorioetako bat, mota guztietako tresna informatikoak erabiltzea izan da, “lehen pertsonalki edo telefonoz egin ohi ziren izapideak eta kontsultak egin ahal izateko”. Konfinamendu berri baten aurrean, eguneroko egoeretara zabalduko litzateke, “hala nola senide bati bideo-deia egitea, erosketak on line . “Adineko pertsona asko ez dira erraz moldatzen arlo horretan, eta horregatik laguntza eman behar zaiela argi daukagu. Bestalde, astean pare bat bisita egitea funtsezkoa iruditzen zaigu, izan dugun konfinamendu osoko edo partzialeko egoerei lotutako deskonexio soziala saihesteko”, azpimarratu dute. Horretarako, boluntarioek laguntza ematen dute Whatsapp eta beste sare sozial batzuk erabiltzen ikasteko, izapide elektronikoak egiteko (bonu sozialak, Ogasuneko kudeaketak, hitzordu medikoak, etab.), emozioak kudeatzeko eta, ahal den neurrian, bakardade-egoerak saihesteko, besteak beste.