Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta aurreko bi edizioak bertan behera utzi behar izan ondoren, Gallartak San Antonioko zaindariaren jaiak ospatuko ditu aurten berriro. Aurtengo jaiak aurreko ostiraletik, ekainak 10, datorren igandera arte, hilak 19, ospatuko dira.

Pandemia dela-eta 2 urtez geldirik egon ondoren, ospakizun handia dator; berrogeita hamar jarduera baino gehiago egongo dira.Eusko Gudariak oinezkoentzako paseoa eta Blasco Ibañez parkea jaiaren erdiguneak izango dira, eta txosnak, barraka-gunea eta Dolores Ibarruri plazako guneak ere izango dira.

“Ilusioa berreskuratzeko eta ospakizuna pozez bizitzeko unea da. Gallartako herritarrak jai berdinzaleak, inklusiboak eta eraso sexistarik gabekoak bizitzera gonbidatzen zaituztet” adierazi du Maite Etxebarria alkateak zapi gorria lepoan zeramala.

Edu Mena, Kultura zinegotziak programa zehaztu du. Ekainaren 10a (ostirala), jaien lehenengo eguna, Kontxaren jaitsiera tradizionalarekin hasiko da, Meatzaritzaren Museotik Eusko Gudariak plazaraino, Meatzaldeko Harrigorria Dantza taldeak lagunduta. ACHAk (Abantoko Merkatari eta Ostalarien Elkartea) antolatutako ekintza da.

Gero, zazpi eta erdietan pregoia iritsiko da Alpino Gallarreta Mendizale Taldearen eskutik, haien 50. urteurrena delako. Txupinazoa eta konfeti-botatze handia egongo dira eta DJ Pacok jaien hasiera girotuko du Eusko Gudariak plazan. Jaiak gauean ere jarraituko du, bederatzietan Marenen kontzertua eta hamaiketan El último ke zierre eta Josetxu Piperrak& The Riber Rock Band.

Ekainaren 11n, (larunbata) futbol-txapelketa, igeriketa estiloen eta igeriketa sinkronizatuko erakustaldia egongo dira, eta Blasco Ibañez parkean ihes-jolas interaktiboa, 12 urtetik gorakoentzat. Gainera, aldibereko xake-partidak, haur-jolasak eta eguerdian harri-zulatzaileak egongo dira. Arratsaldean, tiragoma-txapelketa eta udal-igerilekuetan uretako puzgarriak. Halaber, bost eta erdietatik aurrera Txikito Gallarta pilotaleku ospetsuan, esku-pilotako Bizkaia Torneoa, hiru partidu egongo dira: Urrutikoetxea-Mariaezkurrena / Jaka-Albisu; lau eta erdian Peña II Artolaren kontra eta eskuz eskukoa Alberdi / Zubizarreta II.

“Esku-pilotaren hitzordu garrantzitsua da eta Gallartak final erdien egoitza izateko ohorea izango du. Erakustaldi itzela izango da hain maitatua den eta hainbeste historia duen pilotalekuan, gure Txikito

pilotalekuan” adierazi du Maite Etxebarria alkateak.

Larunbatean, Gallartako kaleek dar-dar egingo dute Incansables fanfarrearekin, Raspuk El Minero etorbidea dantzan jarriko du Concha II meatzearen ondoan, eta Eusko Gudariak plazan Vulkano Show Orkestra egongo da.

Ekainaren 12a (igandea), jolasek, dantzek, kalejirek eta Kantu Kolore haurrentzako ikuskizunak markatuko dute.

Ekainaren 13an (astelehena), Gallartak dena emanda ospatuko duSan Antonio. Goizean, kart zirkuituak dituen haurrentzako parke handia egongo da. Gainera, santuaren omenezko meza tradizionala, Bodegon Abesbatzaren eskutik kontzertu korala, eta nagusien bazkaria egongo dira; eta arratsaldean, Joaquin Sabina handiaren errepertorioari tributua Malas Compañiasen eskutik, Eusko Gudariak plazan. Ekainaren 13an ere poesia-errezitala egongo da, eta Txikito pilotalekuan pala-torneoa protagonista izango da, honako hauek arituko dira: Gaubeka-Gordon/ Maldonado-Ibai Pérez. Argi- eta kolore-trakak egunari amaiera ezin hobea emango dio. 23:00etan izango da.

Ekainaren 15ean (asteazkena), nagusientzako txitxarrilloa. Ekainaren 17an (ostirala), txikienentzat sokamuturra Fuente Marcianotik Eusko Gudariak plazaraino, Gozategiren kontzertua, dantza-erakustaldia, eta gaueko hamaika eta erdietan Eusko Gudariak plazako oholtzan omenaldi hirukoitza: Platero y Tú, Extremo Duro eta Marea, Los Platero, Bribriblibli eta Triscando en la hierba taldeen eskutik, hurrenez hurren.

DOAKO GAUTXORIA JAIETAN LAS CARRERAS GALLARTAREKIN ETA SANFUENTESEKIN LOTZEKO

Abanto Zierbenako Udalak esperientzia errepikatuko du doako gaueko autobus-zerbitzuarekin, herritarrak jaietaraino modu seguruan joan daitezen eta hala kotxea erabiltzea ekidin dezaten.

“Zerbitzu hori arrakastatsua izan da Las Carrerasen eta Gallarta eta Sanfuenteserako errepikatuko dugu, denak jaietara modu seguruan joan eta etortzeko” azpimarratu du Edu Menak.

“Gautxori” autobus-zerbitzua ostiral eta larunbat bietan ibiliko da, hamaiketatik goizeko seiak arte, mugikortasuna segurua izan dadin.

Ekainaren 18an (larunbata), Gallartako herritarrek eta bisitariek plater-tiroko San Antonio sari handiaz gozatu ahalko dute. Txikito pilotalekura hurbiltzen direnek esku-pilota probatu ahal izango dute. Haurrentzako parkea, mariatxiak eta musika etengabe kaleetan. San Antonio jaitsiera handia Fuente Marcianotik, dantzaldia Raspurekin

eta Eusko Gudariak plazan Maremagnum Show Orkestra.

Gallartak agur esango die jaiei ekainaren 19an (igandea). Artzain-txakur alemanen erakustaldia eta lehiaketa egongo dira, eta zubiko zelaietan paella-txapelketa tradizionala egongo da. Gainera, dron-jolasak eta play sistema adin guztietarako, kalejira iluna eta jai-amaierako txupinazoa.

“Txosna-guneak jardueren agenda betea du; udalerriko elkarte eta erakundeen lana eskertu nahi dugu 2022ko Gallartako jaiei bizia emateko lanean aritu baitira” adierazi du Etxebarriak.

JAI BERDINTZAILEAK

Abanto Zierbenako Udalak, Maite Etxebarria alkatea buru dela, jaietan emakumeen kontrako eraso matxistak ekiditeko asmoz garatuko diren neurrien berri eman du irmo.

“Jai libre eta seguruez gozatzeko eskubidea daukagu. Dibertitzea ororen gainetik ERRESPETATZEA eta errespetutik partekatzea delako. Pandemiaren ostean jaiak itzultzeak sortutako ilusioa ezin dute eraso eta jarrera matxistek lausotu. Las Carrerasen eraso sexistarik gabeko jaiak lortu ditugu, Gallartan ere errespetua nagusitzea espero dugu” azpimarratu du Etxebarriak.

Berdintasunerako dekalogoa egin da eta jaien programan txertatuta dago. Jaietako bi eszenatokietan bi pankarta jarriko dira, honako mezu hau izango dute: Emakumeak libre izan nahi dugu ez ausart.

Alkateak azpimarratu du Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko segurtasun zerbitzu indartu egingo dela, baita botika kutxa zerbitzua eta anbulantzia egonkorra ere. Gainera, segurtasun zerbitzua duten komun publikoen instalazio berriak egongo dira.