Datorren asteko larunbatean, maiatzak 21, hiri kulturaren jaialdi den BreakOnStage jaialdia ospatu egingo da Barakaldon. Aurtengoa bigarren edizioa izango da.

Barakaldo hirian zehar lau gune prestatuko dira, bertan kirolarekin, musikarekin, dantzarekin eta kultura urbanoarekin lotutako jarduerak egingo dira, egun osoan zehar. Nazioarteko artista urbanoak parte hartzeaz gain, bertako gazteen partaidetza bultzatzen duten ekimenez gozatzeko aukera egongo da.

  • 1 gunea, Barakaldo Antzokia 19:00etan. BreakOnStage 2022 ikuskizun nagusia.

Hiru ardatz izango ditu: Breakdance lehiaketa, dantza urbanoen lehiaketa eta ikuskizunak.

Breakdance koreografien lehiaketan parte hartuko dute: "New Youth Posse" Parisko break dance talde ezaguna, afrikar jatorriko dantzak breakdancearekin maisuki nahasten dituena, Bordeleko "Last Squad" Frantziako egungo txapeldunak eta Bilboko "Feel The Sound" taldea ikuskizun berriarekin. Urban dance koreografien final nagusia ere egongo da, bertan parte hartzeko 3 sailkapen jaialdi antolatu dira, 100 talde inguruk parte hartuko dute eta 7 koreografia onenak lehiatuko dira bi kategoriatan. Urban dance Junior kategorian: Sliperytos (Durango), Petit Breath (Iruñea), Bambooinos (Donostia) eta Wild Kids (Barakaldo). Urban dance absolutuan: Elemental (Bilbao), The Factory (Bilbao) eta Elements (Santurtzi). Azkenik, kultura urbanoen ikuskizunak ere egongo dira: Barakaldoko Fusion Noise dantza urbano taldea, Emil & Wendy bikotearen popping ikuskizuna eta Basauriko Harmony dantza taldearen koreografia. Guztira 13 lan taularatuko dira, ikuskizun dinamiko eta berritzailea eskainiz. Bukatzeko, bi breakdance talde onenek bataila ikusgarri batean arituko dira norgehiagoka, "Lorena DJ"-aren musikaren erritmora. Ikuskizunaren aurkezleak Iker Villa eta Ane Perez izango dira. Barakaldo Antzokiko ikuskizun nagusiaren sarrerek 10€ eta 8 € arteko prezioa izan dute, eta gainontzeko guneetako ikuskizunak doakoak dira.

  • 2 gunea, Barakaldoko Herriko plaza, 17:30-18:30, Doako sarrera.

Kultura urbanoen hiru lehiaketa eskainiko dira: BMX big jump, Scooter akrobaziak eta 1vs1 finalak. BMX Big Jump lehiaketa egongo da 4 riderren eskutik, bizikletekin jauziak eginez ranpa erraldoian: Diego Solans eta Pablo Serrat, Kataluniatik eta Ibai Gaztelumendi eta Arkaintz Armendariz Euskal Herritik. Ranpa berean Espainiako 3 scooter rider onenen arteko lehiaketa egongo da: Alex Perez, Alex Gonga eta Hugo Herrero. Roller erakustaldia ere egongo da Txalbi riderraren eskutik. Gainera, Breakdance eta all style-ko 1vs1eko finalak eskainiko dira plazako agertokian Dj-ekin. Atarikoak Barakaldes pilotalekuan izango dira 14: 00etatik aurrera.

  • 3 gunea, Barakaldes Frontoia, 14:00-17:00, Doako sarrera.

1vs1 BreakOnStage Battle ospatuko da, hiru modalitateetan: 1vs1 Breaking, 1vs1 Breaking Kids eta 1vs1 All Style. Dantzarien arteko "batailak" burutuko dira, DJ batekin, M.C batekin eta modalitate bakoitzeko 3 epaimahai profesionalekin. Guztira 70 dantzarik parte hartuko dute.

  • 4 gunea. Barakaldoko skate park nagusian Scooter Freestyle lehiaketarekin gozatzeko aukera izango da 12:00etatik 14:00etara, doako sarrera.

Bertako 30 riderrek eman dute izena, aukera paregabea da scooter patineten gainean egin litezkeen akrobaziekin eta jauziekin txunditzeko.

BreakOnStage jaialdia Barakaldoko Udalak eta Logela Multimediak antolatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Barakaldo Antzokiaren, Gaztearen eta Kutxabank-en babesarekin.