Barakaldoko Udalak omenaldia egin dio Gorabide elkarteari bere 60. urteurrenean

03.05.2022 | 15:40

Barakaldoko Udalak omenaldi sentikor bat egin die ostiralean, apirilak 29, Gorabide elkartea osatzen duten pertsonei, bere 60. urteurrena ospatzeko. 

Amaia del Campo alkatea eta udalbatza Osoko Bilkuren aretoan izan dira ostiralean goizean, bai eta Udal Txistus Banda eta, Susana Gorbeña presidentea buru zuela, Gorabideko ordezkaritza ere.

Alkateak gogorarazi duenez, Usoa Tailerra, Josu Sagastagoitia barakaldar demokraziako lehen alkateak bultzatua, Gorabidek martxan jarri zuen babestutako enplegu-tailerrean du jatorria. "Josu izan zen Gorabideren hastapenetako kolaboratzaile aktibo eta konprometituenetako bat, eta Usoa Tailerra bultzatu zuen, Barakaldoko udalaren adarretako bat, zinez harrotzen gaituena, desgaitasuna dutenei aparteko aukerak eskaintzen dizkielako.

Gorabide izan da Barakaldok urte hauetan guztietan izan duen bilakaeraren lekuko. "Iraultza bat, esango nuke, arlo sozialean, Barakaldoko familien hainbat errealitate desberdin ikusarazi dituena. Usoak asko lagundu du desgaitasuna dutenen egoera normalizatzen, eta gure auzokideengana oso modu zuzenean iritsi da, gure kaleetan egiten dituzten jarduera desberdinekin. Ziur nago horrek zuen moduko erakundeekin lankidetzan aritzeko orduan, bai boluntarioen bidez, bai beste edozein bideren bidez, barakaldarrok sentikorragoak izaten lagundu duela", azaldu du Alkateak.

Gorbeña lehendakariak azaldu duenez, Gorabideko 450 familia Barakaldon bizi dira, eta 76 profesionalek lan egiten dute elkarteak udalerrian dituen zentroetan. Azken horiei eskerrak eman nahi dizkiegu, bai eta adimen-urritasuna dutenei ematen dieten laguntzaren kalitatea eta berotasuna nabarmendu ere. Gainera, Barakaldoko 200 bizilagunek baino gehiagok egiten du lana Lantegi Batuak-en, gureak 1983an sustatutako erakundean.

«Adimen-desgaitasuna dugunok gainerakoen berdinak izateko sostengua baino ez dugu behar. Horretan dihardugu Gorabiden azken 60 urteotan, eta hori egiten jarraituko dugu etorkizunean», nabarmendu du Dara Egileor Gorabideko erabiltzaileak.

60 URTE BAINO GEHIAGO ELKARLANEAN

Barakaldo bigarren eraldaketa sozial eta urbanoa bizitzen ari da orain, pertsonak erdigunean jarrita eta auzoak protagonista nagusi direla. Gure hiriak zerikusi gutxi du orain, hiri gris eta auzo zatitu harekin. Barakaldo berria berdea, kohesionatua, iriste-erraza, atsegina, sozialki konprometitua, askotarikoa eta errespetuzkoa da. Eta esan bezala, Barakaldo horrela da gaur egun, osoko bilkura honetan jasotzea atsegin dugun bezalako elkarteen lanari esker. Gorabideren gisako elkarteak eta hura osatzen duten guztiak: adimen-desgaitasuna dutenak, boluntarioak eta erabiltzaileak lan garrantzitsu horretan zaintzen eta laguntzen dituzten langile guztiak. Hemendik, gure eskerrik beroena eta sakonena, adierazi du Del Campok, eta nabarmendu du Barakaldon ez zaigula gustatzen desgaitasunei buruz hitz egitea, baizik eta gaitasun desberdinei buruz, pertsona bakoitzarengan nabarmendu daitezkeen ezaugarriei balioa emanez. Eta Gorabidek 60 urte daramatza lan hori egiten.

Pentsatzen dut urte hauetan gure hiriak izan dituen bezainbeste aldaketa bizitu dituzuela zuek ere. Baina ziur naiz oraindik ere aldaketa gehiago izango dela, gainditu beharreko erronkak, aurrera egin beharreko urratsak. Espero dut horiei gutxienez beste 60 urtez eskutik helduta aurre egin ahal izatea, pertsonak eta eta aukera berriak sortzen jarraitzeko ilusioa direlako batzen gaituena, zerbaitek batzen bagaitu, esanez amaitu du.

noticias de deia