Barakaldok 140 plaza eskainiko ditu gabonetako hiri-kolonietan

26.10.2021 | 18:50

Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta bertan behera utzi behar izan eta gero, Barakaldoko Udalak gabonetako hiri-koloniak berreskuratu egingo ditu aurten. Guztira 140 plaza eskainiko dira, eta plaza guzti horien % 5 aniztasun funtzionala duten haurrentzat gordeko da. 

Abenduaren 27-28-29-30-31n eta urtarrilaren 3an eta 4an eskainiko da ekimena. Kolonien ordutegia 9:00etatik 15:00etara izango da. Familia eta lan bizitza uztartzen laguntzeko asmoz, ordu erdiko tartea izango da sartzeko (8:30) eta 15:00etatik irteteko (15:30).

IZEN-EMATEAK ON-LINE

Izena emateko epea azaroaren 2tik 6ra bitartekoa izango da. Oraingoan, izen-emateak on line egin ahal izango dira, baina horretarako, beharrezkoa da etxean ziurtagiri elektroniko bat izatea, hala nola b@kQ. Izen-emateak 010 telefonora eta kultur etxeetako eta zentro zibikoetako telefonoetara deituz ere egin daitezke.

Plazak azaroaren 9ko zozketa bidez esleituko dira. Plazei dagokienez, Gurutzeta eremuan 35 plaza eskainiko dira eta erdigunean 105. Hasiera batean, Juan Ramón Jiménez eta Ibaibe ikastetxeak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren, jarduerak garatzeko.

DESKONTUAK SEME-ALABA BAT BAINO GEHIAGORENGATIK

"Jabetzen gara ekimen horiek familientzat beharrezkoak direla. Horregatik, 2014an Gabonetako koloniak bultzatu genituen eta zerbitzuan hobekuntzak egin ditugu plaza kopurua handituz, jantoki-zerbitzua sartuz edo prezioetan deskontu berriak onartuz, seme-alaba bat baino gehiagoren izena emateagatik" gogorarazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok. Izan ere, Gabonetako kolonietan lehenengoz aplikatuko dira tasa berri horiek.

Hiri-kolonien prezioak 7,91 eurotik 78,68 eurora bitartekoak dira, familiaren diru-sarreren arabera, jantokia aukeratzen bada, eta 7,84 eurotik 64,54 eurora bitartekoak jantoki-zerbitzua aukeratzen bada. Familiei bigarren eta hirugarren seme-alabaren izena ematean egiten zaizkien deskontuak kolonia beretan parte hartzen duten neba-arreben kopuruaren arabera egiten dira; familiek dagokien tartearen azpitik tarte bat, bi edo hiru ordainduko dute.

noticias de deia