Barakaldoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak ahalduntze feministarako gazte talde bat dinamizatuko du hasi berri den ikasturte honetan.

Horrela, bada, hausnarketa, prestakuntza eta parte-hartze gune horretan proposatuko dituzte gazteek Gazteria Udal Zerbitzuak hemendik aurrera eskainiko dituen ekintzak, gizon eta emakumeen artean gero eta gizarte berdinzaleagoa eraikiz joan dadin", adierazi du Gazteria arloko zinegotzi Jonathan Martinek.

Joan den ikasturtean, 50tik gora gaztek hartu zuen parte Gazte Bulegoa udal zerbitzuak feminismoa bultzatzeko antolatutako tailerretan. Partaideek beraiek proposatu zituzten zuzenean, beharren eta interesen arabera, tailerretan jorratu beharreko gaiak. Nahien izan zituzten gaien artean daude autodefentsarakoa, gordofobiari buruzkoa edo publizitate sexista ikuspegi kritiko batetik aztertzekoa.

"Aurtengo ikasturte honetan, ordea, ez dugu soilik ikastaro eta tailerrez osatutako programa bat eskaini nahi; Gazte Bulegoa gazteriaren gune propioa ez ezik, feminismotik beretik eraikitako gune ere izatea nahi dugu", adierazi du Martínek. "Finean, gazteen interes eta beharrizanei egokitutako esperientziak eta jakintzak partekatzeko sare bat sortzea da egitasmoaren helburua. Horregatik, egitasmoa abian jartzen den une beretik, gazteek proposatuko dituzte ahalduntze feministaren esparruan aurten garatuko ditugun jarduerak", zehaztu du.

Datorren irailaren 17rako, hurrengo ostirala, deitu du Gazte Bulegoa Zerbitzuak batzar bat, eta han azalduko die interesatuei egitasmo berria eta zein izan duen egitasmoak dinamika. Interesa duen edonork hartu ahal izango du parte, Donibane kaleko Gazte Bulegoaren bulegoan, 17:30ean.