Barakaldoko Udalak uztailean berraktibatuko ditu itsasadarrean barrena itsasontziz egiten diren bidaiak. Bidaiak uztaileko eta iraileko larunbatetan egingo da, eta uztailaren 6ra arte erreserbatu ahal izango dira plazak. Ekimen hau IHIZ/CIHMA eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioarekin elkarlanean eramango dute aurrera.

Ibilbide gidatuek itsasadarraren ingurua ezagutzeko aukera emango dute, bai eta Barakaldo eta Ezkerralde osoa eratzeko izan duen eta duen garrantzi historikoa ezagutzeko ere. Bertan parte hartu nahi dutenek 010 edo, Barakaldotik kanpo, 944 789 200 telefonoen bidez eman ahal izango dute izena, udal webgunean edo Barakaldo APP doako mugikorraren aplikazioan. Tramitea telematikoki egiteko (web eta App), beharrezkoa da B@KQ doako ziurtagiri digitala izatea, eta, behar izanez gero,Herriko Plazako, Gurutzetako eta Clara Campoamor zentroetako Herritarren Arretarako bulegoetan jaso daiteke.

Pertsona bakoitzak gehienez 4 pertsona aurre-inskribatu ahal izango ditu zozketarako, eta, tokia egokitzekotan, ibilbiderako.

Lehenik eta behin, uztaileko bisitetarako epea irekiko da, eta hilaren 6an amaituko da. Egun bat geroago, uztailaren 7an, alegia, tokiak zozketatuko dira izena eman dutenen artean. Uztailaren 8an eta 9an, zozketan tokia egokitu zaienei deituko zaie baieztatzeko.

ABUZTUAN ZABALDUKO DA IRAILEKO IBILBIDEETAN PARTE HARTZEKO EPEA

Abuztuaren 18tik 31ra bitartean egongo zabalik iraileko bisitaldietan parte hartzeko epea.

Irailaren 1ean egingo da zozketa, eta orduan ere, telefonoz hots egingo zaie zozketan aukeratuak izan direnei.

Ibilbide gidatuetako egunak eta ordutegiak, honako hauek:

Uztaila

  • Larunbata, hilak 10 - 10:00-12:00
  • Larunbata, hilak 17 - 10:00-12:00
  • Larunbata, hilak 24 - 14:00-16:00 eta 16:15-18:15

Iraila

  • Larunbata, hilak 4 - 12:00-14:00 eta 14:15-16:15
  • Larunbata, hilak 11 - 10:00-12:00
  • Larunbata, hilak 18 - 16:00-18:00
  • Larunbata, hilak 25 - 10:00-12:00 eta 12:15-14:15