Koronabirusaren pandemiak tokiko merkataritzan eragindako kalte ekonomikoak gutxitze aldera, Sestaoko Merkatarien Elkarteak eta Udalak elkarlanean arituko dira. Bi erakundeek udalerriko ekonomia suspertzeko bonuen kanpaina berri bat jarriko dute martxan, batez ere ostalaritzaren sektoreko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko.

Oraingoan, bonuen kanpainaren hasiera bat etorriko da “San Pedroak”, Sestaoko herri-jaiak, hasi behar zuten datarekin. Horiek bigarren urtez ondoz ondo bertan behera utzi dira osasun-egoera dela bide.

Hala, egun horietan ostalaritzaren sektoreak ohiz kanpoko diru-sarrerarik ez du izango, eta Elkarteak nahiz Udalak egoera hori arintzen saiatuko dira. Jaietan jendea denbora luzez dago kalean eta diru gehiago gastatzen du.

Kanpainak guztira 5 euroko 2.500 bonu izango ditu, eta modu berdinean banatuko dira establezimendu partaide guztien artean. Bonu bakoitzean bezeroak bi euro eta erdiko ekarpena egingo du, eta Udalak beste bi euro eta erdi jarriko ditu bost eurora iritsi arte, beraz, % 50 aurreztuko da.

Ekimena ekainaren 24an hasiko da eta uztailaren 24ra arte luzatuko da. Bonuak asteko zazpi egunetan erabili ahalko dira. Bezeroek ostalaritza-establezimenduko eta eskatutako edari-sorta bakoitzeko gehienez bi bonu metatuko dituzte. Jatetxeen kasuan, bonua jabarietan edo afarietan truka daiteke. Bonua trukatu den establezimenduan erabiliko da kontsumitzen denean.

Kanpaina honetarako Udalak 6.250 euroko ekarpena egingo dio Merkatarien Elkarteari, beraz, eragin ekonomikoa 12.500 eurokoa izango da.

Hau azkeneko hilabeteetan garatutako hirugarren bonu-kanpaina da, eta helburu du ostalaritzaren sektoreko egoera arintzea. Beste bi ekimenak urrian eta abenduan gauzatu diren, eta partaidetza oso arrakastatsua izan zen, bonuak egun gutxi batzuetan gastatu baitziren.