BARAKALDO. Urtero bezala, ekainaren hasierarekin batera bat eginda, Barakaldoko Udalak Gorostitzako kanpoko igerilekuak irekiko ditu datorren asteartean, ekainaren 1ean. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, % 50eko edukiera izango dute, eta goizeko eta arratsaldeko txandak egingo dira.

Horrela, bada, irailaren 30era arte egongo dira zabalik Gorostitzako kanpoko igerilekuak, eta edukiera erdira murriztuko da; alegia, goizez 787 lagun sartuko dira, 10:30etatik 15:00etara, eta beste horrenbeste, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara. Txanda aldatzean garbituko dira igerilekuak, 15:00etatik 16:00etara, alegia.

Barakaldo Kirolak-en barakaldokirolak.eus web orrian eskatu beharko dute aurretik hitzordua, edo makina saltzaileetan, bestela, bi egun lehenago abonatuek eta egun bat lehenago, berriz, erabiltzaileek Sarrera bakarra gordeko da pertsona bakoitzeko, eguneko eta ordu-tarte bakoitzeko, eta egun eta ordu-tarte berean ezingo da erreserba bat baino gehiago egin. Erreserba hori online egin ahal izateko, gako bat eskatu behar zaio Barakaldo Kirolak-i. Gakoa posta elektronikoz bidaliko zaie erabiltzaile guztiei.

BARRUKO IGERILEKUAK ZABALIK

Barakaldo Kirolak-ek hainbat prebentzio-neurri ezarri ditu igerilekuen erabilera ordenatua eta segurua izan dadin. Igerilekurako sarbidea aparkalekuaren ondoko ate urdinetik egingo da.

Igerilekuetan ere igeri egiteko kaleak ezarri dira, kale bat joanerako eta beste bat itzulerarako, kalean bi igerilari ez gurutzatzeko. Igerilekuko betaurrekoak erabiltzea gomendatzen da, igerilekuko desinfektatzaile-mailak araudiak baimentzen duen mailarik altuenean mantenduko baitira.

Barakaldoko barruko igerilekuak irekita egongo dira udan, gaur egungo neurri berberekin: astelehenetik ostiralera, 07: 15etik 22: 00etara; larunbatetan, 08: 15etik 22: 00etara; eta, igandeetan, 08: 15etik 21: 00etara, Lasesarren. Gorostitza: astelehenetik larunbatera, 8:15etik 20:45era; igande eta jaiegunetan, 8:15etik 14:00etara.

KIROL UDALEKUAK EUSKARAZ, GAZTELANIAZ ETA INGELESEZ

8 urtetik 14ra bitarteko gaztetxoei Barakaldo Kirolak-eko kirol-anitzeko udalekuetan parte hartzeko aukera eskaintzen die uda garaiak. 60 haurrek gozatu ahal izango dute jarduera hori uztailaren 1etik 29ra.

Ekimen honetarako hainbat kirol jarduera antolatu dira (tenisa, kirol pilota, herri kirolak, badmintona, ur jolasak) Gorostitzako Kiroldegian. Gainera, jarduera horiei naturako irteerak gehitzen zaizkie, eta horietan jarduerak egiten dira profesionalekin batera.

Ekimena goizez izango da, 10:00etatik 13:00etara, euskaraz, ele bietan eta ingelesez.

Ekimen honetan parte hartzeko izen-emateak ekainaren 21ean hasiko dira UKEko abonatuentzat eta ekainaren 22an abonatuta ez daudenentzat. Prezioa 69,80 eurokoa da abonatuentzat eta 100,85 eurokoa ez direnentzat.

Izena emateko, Gorostitzako kiroldegira joan behar da aipatutako egunetan, 8:15etik 20:00etara.

IGERIKETA ETA TENIS IKASTAROAK

Kirola ez da etengo udan, eta, horregatik, Barakaldo Kirolak-ek igeriketa eta tenis ikastaroak eskainiko ditu uztailean, abuztuan eta irailean. "Aurten iraila sartu dugu ikastaroak jende gehiagori eskaintzeko", adierazi du Asensiok.

Lasesarreko igerileku estalietan, uztailaren 1etik 29ra eta abuztuaren 2tik 27ra eta irailaren 1etik 28ra, adin guztientzako ikastaroak egingo dira, bai goizez bai arratsaldez ¿ abuztuan goizez baino ez dira egingo ¿. Hastapen eta hobekuntza ikastaroak, helduentzako ohitze-ikastaroak eta hobekuntza-ikastaroak eskainiko dira. Izen-emateak ekainaren 17an eta 18an egingo dira. Prezioa 39,20 eurokoa da abonatuentzat eta 61,20 eurokoa abonatu ez direnentzat.

Tenis ikastaroak, bestalde, Gorostitzako kiroldegian egingo dira ekainean. Jarduera hau 7 eta 16 urte bitarteko haurrentzat da. Ikasleek tenisean hasteko edo hobekuntza egiteko eskolak jaso ahal izango dituzte. Gehienez 12 toki eskainiko dira modalitate bakoitzean, eta prezioa 60,70 eurokoa izango da UKEko abonatuentzat eta 82,85 eurokoa abonatu ez direnentzat. Izen-emateak ekainaren 21ean bertan hasiko dira abonatuentzat eta ekainaren 22an irekiko da abonatu ez direnen txanda Gorostitzako kiroldegian

UDAKO JARDUERAK

Kirol ekintza horiez gain, Barakaldo Kirolak-ek hainbat jarduera antolatu ditu uztailean eta abuztuan, UdanBai! Programarekin Udalak prestatzen duen udako programazio zabalaren barruan, eta laster aurkeztuko dute.