Ezkerraldea

Tokiko merkataritza gazteei hurbiltzeko kanpaina abiarazi du Sestaok

07.05.2021 | 04:00

SESTAO. Tokiko merkataritzaren sektorea hobetu eta sustatzeko helburuarekin, Sestaoko Merkatarien Elkarteak 'Scape room' izeneko kanpaina berri bat jarri du martxan, Udalaren laguntzarekin. Hala, ideia freskoak sortzeko, herriko gazteen laguntza bilatuko dute.

Proiektua, Googaz 3.0 izenekoa, hurrengo maiatzaren 22an gauzatuko da. Egun horretan Gyncana egingo da udalerriko kaleetan zehar. Taldeak 18 eta 30 urte bitarteko Sestaoko gazteek osatuko dituzte, eta elkar arituko dira lanean modu burutsuan herrian aurkituko dituzten erronka eta arazoei ahalik eta lasterren konponbidea emateko.

Ihes-jokoa tokiko merkataritzak dituen arazoetan oinarrituko da eta, gainera, Sestaoko saltokiei lotuta, QR kodeen bidezko probak edo galderak egongo dira, gerora, hobetzeko ideiak lantze aldera. Emaitzekin batera, memoria batean islatuko dira.

Merkatarien Elkarteak eta Udalak 100 euroko hiru sari banatuko dizkiete tokiko merkataritzan gastatzeko honako talde hauei: "scape room" izenekoa azkarren ebazten duenari, puntu gehienak lortzen dituen taldeari eta ideia onenak proposatzen dituen taldeari.

Azkenekoa izango da Sestaoko irabazlea, eta bigarren fasera pasako da Bizkaiko gainerako taldeekin jarduteko. Bigarren proban xehetasun gehiagoz garatu beharko dituzte tokiko merkataritza hobetu eta gazteentzako erakargarriago bihurtzeko beren proposamenak.

Bizkaiko irabazleak Europan zehar Interrailean bidaia egingo du, Gipuzkoako eta Arabako irabazleekin batera. Hala, hurbileko merkataritza sustatzeko beste herrialde batzuetan erabiltzen ari diren azkeneko joerak eta estrategiak ezagutuko ditu.

noticias de deia