BARAKALDO. Barakaldoko Udakal Tun Tun mendian 71.000 metro koadroko parke bat eraikitzea aurreikusi du, Sefanitroko planaren barruan. Etxebizitza, Plangintza eta Hirigintza Kudeaketa arloko zinegotzi Juan Antonio Pizarrok ekimen honen nondik norakoak azaldu ditu.

"Sefanitroko fabrika zaharra Lutxanaren eta Barakaldoko gainerako auzoen arteko hesia zen. Gure hiri-egitura hausten zuen. Eremu hori leheneratzeak Barakaldoko hiri-artikulazioa ahalbidetuko du, bai eta Lutxanarekiko komunikazio hobea ere. Gainera, behin betiko bultzada eman behar dio auzoaren berritze integralari ", baloratu du Pizarrok.

Tun-Tun mendiaren paisaia lehengoratzea aurreikusten du planak, 71.000 metro koadrotik gorako parke bihurtzeko. Horrela, hiriak beste 'birika berde bat' irabaziko du, eta Barakaldok itsasadarraren eskuinaldetik sartzeko ate nagusia edertuko du.

Juan Antonio Pizarrok gogorarazi duenez, inguru horretan Arrontegiko gotorlekuaren aztarna arkeologikoak daude. "Babes arkeologikoko neurriak hartuko dira aztarnategiari balioa emateko eta, gainera, 'Lutxanako gudua' eta lehenengo Karlistaldia bitartean Bilboko zaletasuna garatu ziren lekuaren garrantzi historikoa erakusteko", zehaztu du.

Planean, Sefanitroko zamatokia berreskuratzea ere aurreikusten da, Eusko Jaurlaritzak Euskal Kultura Ondarearen Inbentario hura sartzeko espedientea hasia baitu. "Argi daukagu balioa eman behar diogula Barakaldoko industria-iraganari lotuta dauden gauza erakargarri bereziei. Zamatokian egin beharreko obrek aztarna mota horietarako baimendutako esku-hartzeen araubidea errespetatuko dute ", azaldu du Etxebizitza, Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa Arloko zinegotziak.

Sefanitroko planak, halaber, errepideko sarbide berriak, 2.000 zuhaitz berri inguru, 2.000 etxebizitza inguru eraikitzea, horietatik 700 babes ofizialekoak ¿ gehienak eraikita daude ¿, bai eta Lutxana auzoari zerbitzu soziokulturalak, kiroletakoak eta administratiboak emateko ekipamendu publikoetarako gune bat ere aurreikusten dituela gogoratu behar da.

INSTALAZIO PUBLIKOAK

Estalitako kirol-eremuan, rokodromo bat, gimnasio bat eta bi igerileku daude planean. Eremu soziokulturalean ekitaldi-areto bat, ikasketa- eta bilera-gela bat, tailer-gela bat, familia-liburutegi bat eta gazteentzako beste bat aurreikusten dira. Zentro zibikoko eremu komunetan hall bat, topaketa-kafetegiko gela bat eta aldagelak daude. Eta alderdi administratiboan, berriz, herritarrei arreta emateko bulego bat, informazio-bulego bat eta bulegoak.

Halaber, aire zabaleko kirol-erabilerako zuzkidura-azalera bat ezartzen da, bi futbol-zelai lehenetsiz: bat, 11ko futbolekoa, ikusle-tribuna txiki bat duena, eta bestea, mini bat.

Juan Antonio Pizarrok azaldu duenez, plana idazterakoan kontuan hartu dira herritarrek 2020ko uztaileko parte hartzeko prozesuan bizilagunek egin zituzten ekarpenak. "Mmugikortasuna, ekipamenduak eta natura-ingurunea izan ziren auzotarren artean interes handiena piztu zuten gaiak", azaldu du zinegotziak.