BARAKALDO. Hasi da dagoeneko Barakaldoko Udalaren Partaidetzako Aurrekontuetarako proposamenak uzteko epea. Barakaldarrek hirian zehar banatutako postontzietan utzi ahal izango dituzte euren proposamenak, eta baita telematikoki ere, Udalaren egoitza elektronikoan.

Udal teknikariek aztertu dituzte proiektuaren lehen fasean jasotako auzotarren 554 proposamenak. Hala, 30 proiektu hautatu dira bozkatzeko, bost eremutan bereizita (5 proiektu eremu bakoitzeko): soziala, enplegua eta aktibazio ekonomikoa, adinekoak, mugikortasun iraunkorra,gazteria, kultura eta hezkuntza. Bozketa baliozkoa izateko, beharrezkoa da proiektu bat hautatzea eremu bakoitzeko.

HIRU BIDE DESBERDIN BOZKA EMATEKO

Aurrekoetan bezala, herritarren parte-hartzea ahalik eta gehien errazteko eta bultzatzeko, hainbat bozketa-bide gaitu dira: telematikoa, Barakaldoko udal-webgunean (hau da botoa emateko zuzeneko esteka) auzoak zeharkatuko dituzten karpetan, aurrez aurrekoa, eta hirian zehar dauden udal eraikinetan jarriko diren postontziak".

Hala, auzoek informazio-karpa bat izango dute, zalantzak argitzeko, boto-orria betetzeko eta hautetsontzietan sartzeko. Gainera, maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, Bide Onera plazan modulu bat gaituko da, eta, bertan, hala nahi duten barakaldarrej botoa eman ahal izango dute, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Karpak honako auzo eta data hauetan egongo dira:

  • Apirilak 26: Gurutzetan
  • Apirilaren 27an: Bagatza - Santa Teresa (goizez) eta Burtzeña (arratsaldez)
  • Apirilaren 28an: Arrontegin (goizez) eta Kastrexanan (arratsaldez)
  • Apirilaren 29an: Arteagabeitian (goizez) eta Lutxanan (arratsaldez)
  • Apirilaren 30ean: San Bizenten (goizez) eta Errekatxon (arratsaldez)
  • Maiatzaren 3an: Retuerton (goizez) eta Desertu-Urbanen (arratsaldez)
  • Moduluan (11:00-14:00 eta 16:00-19:00)
  • Maiatzak 5-6-7: Bide Oneran.

Herritarrek honako postontzi hauetan utzi ahal izango dituzte beren bozketa-orriak: udaletxean, Clara Campoamor eta Gurutzeta zentro zibikoetan, Retuerto Kultur Etxean, Zuhatzu Kultur Etxean, Burtzeñako ludotekan, Serralta elkarteen lokaletan, Lasesarre kiroldegian, Errekatxoko IHIZn eta Kastrexana plazan.