Seigarren edizioa

Euskarazko mikrokontakizunen lehiaketa jarriko du martxan Barakaldok

12.04.2021 | 16:18

BARAKALDO. Hemen da Barakaldoko Udalak abiarazitako euskarazko mikrokontakizunen lehiaketaren edizio berri bat. Udalak udalerrian euskararen erabilera sustatzeko helburua dauka ekimen honekin. Honakoa lehiaketa honen seigarren edizioa izango da.

Parte hartu nahi dutenek 689354600 zenbakira bidal dezakete beren kontakizuna, gehienez, 20 hitzekoa, birritan pentsatu gabe esaldia txertatuta.

Hamasei (16) urtetik gorako edonork har dezake parte lehiaketan. Gutunak originalak, argitaragabeak eta lehenago saritu edota argitaratu gabeak izan beharko dira. Whatsapp bidez bidal daitezke maiatzaren 25eko 23:59ak baino lehen, orduan itxiko baita kontakizunak aurkezteko epea. Parte-hartzaile bakoitzak bi kontakizun aurkez ditzake gehienez.

Hiru saritan banatuko ditu Udalak 500 euroak: irabazleak 200 euro jasoko ditu, eta bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, 150na euro. Maiatzaren 13an banatuko dira sariak, Barakaldo Antzokian.

Komunikazioko, hizkuntza eta literatura alorretako profesionalek osatutako epaimahai aditu batek aukeratuko ditu kontakizun irabazleak, jasotako 20 onenak hautatuz, eta horien artetik aterako dira hiru irabazleak. Saritutako kontakizunak Udaleko Euskara Sailak dituen gizarte-sareetan (Facebook, Twitter eta Instagram) argitaratuko dira: BarakaldoEuskaraz eta EuskaraldiaBarakaldo.

"Uste dugu originala dela lehiaketa, eta horregatik zaiela deigarri herritarrei. Izan ere, iaz, 196 mikrokontakizun jaso genituen, eta lehiaketa honen historiaren parte bihurtu dira", azaldu du Euskara Arloko zinegotzi Iratxe Focesek. "Oso ariketa interesgarria da irudimena lantzeko, eta batez ere, gure hirian euskara agerian jartzeko, literatura eta sormena uztartuz", azpimarratu du, bide batez, jendea animatuz ekimenean parte hartzera.

noticias de deia