Giltzarri aisia hezitzaile eta parte-hartzailerako udal zerbitzuaren bitartez aurkeztu du Barakaldoko Udalak ikasturtearen azken hiruhilekorako hezkuntza eta prestakuntza jarduerez jositako programa bat. "Jarduerak abian jartzearen helburua da gazte kolektiboa pixkanaka suspertzeko prozesua sostengatzea da, azken hilotan gizarte harremanak ez ezik aisialdiko jarduera gidatuak egiteko aukerak murriztu egin behar izan dituztelako", adierazi du Gazteria Arloko Jonathan Martín zinegotziak.

Horretarako, asteroko prestakuntza-jardueren programa berri bat diseinatu da, eta, guztira, gazteentzako jardueren 8 tailer berri izango ditu, "... jarduera musikal, plastiko eta eszenikoak dituzten nerabeen sormen artistikoa bereziki sustatuko duena", zehaztu du zinegotziak.

Giltzarriko gazte-taldeak gazte-guneetan astero egiten diren prestakuntza- eta hezkuntza-jarduerak dira, eta konpetentziak eta diziplinak ikasten dira, hezitzaile batek lagunduta.

Prebentzioarekin eta osasun-segurtasunarekin lotutako alderdi guztiak kontuan hartuta diseinatu da programa hau, jarduera guztiak lasaitasun osoz egin ditzaten erabiltzaile guztiek. Jarduerak Topalekuko gazte-guneetan (Gurutzeta eta Lurki Bilgunea) egingo dira, baita zentro zibikoetan eta Barakaldoko Zirkodomoan ere. Online tailerrak ere eskainiko dira, hala nola sukaldaritzakoa, etxetik eroso eta, nahi izanez gero, familian egin ahal izateko."Ohi bezala, segurtasun arrazoiengatik, eta edukiera mugak betetzeko eta ahalik eta gazte gehienei jardueretan parte hartzeko aukera emateko, eskatzaile bakoitzak gutxienez jarduera batean parte hartzeko aukera izan dezan saiatuko gara", azpimarratu du Martinek. Hori dela eta, eskaerak plaza erabilgarriak gainditzen dituen taldeen kasuan, zozketa bat egingo da jasotako eskaeren artean.

IZENA EMATEKO MODUA

Jarduera horietarako izen-ematea egoitza elektronikoaren bidez egingo da, www.barakaldo.eus udal webgunearen bidez. Izena emateko epea apirilaren 12tik 15era izango da.

Eskaerak plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da jasotako eskaeren artean, apirilaren 16an.

Plaza egokitu zaienei telefonoz jakinaraziko zaie, eta, oraindik plaza librerik badago, hilaren 20tik aurrera eskatuko dira, zuzenean giltzarri zerbitzura mezu elektroniko bat bidalita (giltzarri@barakaldo.eus).