BARAKALDO. Gaur, martxoak 30, Barakaldok Lasesarre kiroldegiko barne-igerilekuen jarduera berreskuratuko du, Barakaldo Kirolakeko instalazioetako mantentze-lanetan ari diren langileen eta haren enpresaren arteko lan gatazka bideratu eta gero. Hala, barakaldarrek berriz ere erabili ahal izango dituzte udal kirol instalazioetako instalazioak ohiko orduetan.

Horrela, bada, ohiko ordutegietan egin ahal izango da igerian kiroldegi barakaldarretako igerilekuetan.

Gorostitzako igerilekuan: Astelehenean, martxoaren 22tik:

  • Astelehenetik larunbatera, 8:15etik 21.00:00etara
  • Igande eta jaiegunetan, 8:15etik 14:00etara

Lasesarreko igerilekuan:

  • Astelehenetik ostiralera, 7:15etik 21:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 8:15etik 21:00etara

Lasesarreko hidromasajeko igerilekua:

  • Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara
  • Larunbatetan, 10:00etatik 19:00etara.

Aldatu egin dira, ordea, instalazioak erabiltzeko ordutegiak: goiz eta arratsaldeko tarteen ordez, pertsona bakoitzeko ordu eta erdiko tarteak egingo dira. Erreserbak, berriz, kiroldegietako harrera-guneetan egin beharko dira edo, bestela, Barakaldo Kirolak-eko web orrian. Erreserben artean, 15 minutuko tarte bat utzi beharko da, garbiketa egiteko. Bi egun lehenago egin beharko dira erreserbak. Instalazioetarako sartzeko, aintzat hartuko dira osasun neurriak, bai eta kontrolatuko ere ,edukiera.

"Lasesarren kasuan, aurreratu egin dugu Aste Santuan egin ohi den geldialdi teknikoa, igerilekuak ahalik eta arinen zabaldu eta Aste Santuan herritarrek erabiltzeko moduan egon daitezen", adierazi du Barakaldo Kirolak-eko buru Iñigo Asensiok. "Herritarrak igerilekura etortzera animatzen ditugu, modu seguruan egin baitaiteke igerian, zorrotz jarraitzen ditugu eta instalazioetan koronabirusetik babesteko garbiketa neurri guztiak", azpimarratu du zinegotziak.

IGERIKETA IKASTAROA

Bestalde, lan-gatazka zela eta, urtarrilean egiterik ez ziren igeriketa ikastaroak berrabiaraziko ditu Barakaldo Kirolak-ek Horrela, bada, udal erakundeak familiei adierazi die izena emanda zeukaten ikastaroak apiril-ekainean egingo direla, eta datak bezala, familiek aukeratua zuten instalazioa ere berberak izango direla.

Hara zein diren datak:

  • Astelehen eta asteazkenetako ikastaroak Apirilaren 12tik uztailaren 16ra
  • Astearte eta ostegunetako ikastaroak Apirilaren 13tik uztailaren 17ra
  • Ostiraleko ikastaroak Apirilaren 16tik uztailaren 18ra
  • Asteburuko ikastaroak Apirilaren 17tik ekainaren 20ra

Apirilaren 7ra arte berretsi ahal izango dituzte familiek erreserbak, 944 789 906 edo 944 789 904 telefono zenbakietara hots eginez. Berretsi ezean, itxarote-zerrendako hurrengoari hots egingo zaio.