BARAKALDO. Barakaldoko alkate Amaia del Cmapok eta Gazteria Arloko zinegotzi Jonathan Martínek jakitera eman dutenez, datorren larunbatean, martxoak 27, udalerriko gazte talde batek dozena erdi zuhaitz landatuko ditu Ansio inguruan, BECen atzeko aldean, konkretuki.

"Joan den udaberrian, gure hiriko ingurumenaren kalitatea hobetzen laguntzeko borondatea , eta horretarako aldizka zuhaitzak landatzea proposatu dute. Tamalez, pandemiaren etorrerarekin, atzeratu egin behar izan zen, eta orain berriro ekin diogu, gazteak beren ingurumenarekiko konpromisioa bete dezaten gure hirian.", adierazi du Del Campok. Barakaldokoa da horrelako ekimen bat gauzatzen lehenetakoa Euskadin.

Martxoaren 27an, goizez egingo den jarduera Gazte Bulegoko gazteen zerbitzuak sustatu du, eta "Zuhaitz bat Europaren alde" estrategiarekin lerrokatuta dago.

Gazteak Europako hirietako ingurumenaren garapen jasangarrian inplikatu nahi ditu estrategiak. "Zuhaitz bat Europaren alde" ekimenaren sustatzaileek egintza horretan adierazi dutenez, Europa Taldearen ekimenez sortu zen manifestua, Europako Parlamentuko lehendakari David Sassoliren proposamenaren ondoren.

Egitasmoaren arabera, parte hartzen duten alkate guztiek hiru konpromiso hartu behar dituzte:

  • Udalerrian zuhaitz bat landatzea.
  • Toki eremuan, garapen jasangarria zein garrantzitsua den ikusgaitzea.
  • Toki jasangarritasunaren alorrean erabakiak hartzeko prozesuetan inplikatzea.

"Barakaldon hiru konpromisio horiek garatuko ditugu, jakina, gure erronkarik handiena hiri jasangarriak eraikitzea baita; eta horretarako, gazteen laguntza eta inplikazioa dauzkagu, zeharo jabetuta baitago gure planeta planeta hobea egiteko beharraz", adierazi du alkateak.

Urteak dira Gazteria Arloak ingurumena zaintzeko konpromisoari lotutako hezkuntzazko esku-hartze lerroak garatu dituela, hala Giltzarri Nerabeentzako Zerbitzutik nola Gazte Bulegotik. Zehazki, Haize Errota Martxan gazte taldearen bitartez garatzen da jasangarritasunarekiko konpromisoa, naturaren babesa eta ingurumenaren orekarekiko konpromisoa, horren bidez eramanez jasangarritasunaren aldeko ekimenak aldizka beste gazte batzuengana. Gazte Bulegoak urtero sostengatu izan ditu gazteek beraiek ingurumena ziantzeko proposatutako ekintzak; oraingo zuhaitz-landaketa hau izan da bigarrena. Aurrekoa 2016ko otsailean egin zen.

Ekintza horiek guztiak ingurumena zaintzeko eta haren jasangarritasuna aldeko Agenda 21 udal estrategian kokatuta daude, bai eta Hiri Garapenaren Agendaren estrategiarekin lerrokatuta ere. Jarduera honetan parte hartu nahi izatera, posta elektronikoa bidali behar da Gazte Bulegoko gaztebulegoa@barakaldo.eus helbidera.