BARAKALDO. Aurrez aurreko, telefono bidezko, egoitza elektronikoko, bulego elektronikoko eta Barakaldo App-eko kanalen bidez herritarren eta udaleko langile publikoen arteko harremanetan elkarrekiko errespetua sustatzeko kanpaina berri bat jarriko du martxan Barakaldoko Udalak.

"Herritarren konplizitatea bilatzen dugu, administrazioko langileen arteko harremana arinagoa, egokiagoa eta errespetuzkoagoa izan dadin; izan ere, batzuetan, tentsioak, errespetu faltak eta urduritasuna izaten dira. Kanpaina honen bidez ikusarazi nahi dugu lankidetza- eta elkarrekiko errespetu-giro batean zerbitzu hobea eta kalitate handiagokoa lortzen dela", adierazi du Gorka Zubiaurrek, Alkatetza, Berrikuntza eta Gobernu Irekia Arloko zinegotziak.Kanpainarako aukeratutako testua honako hau izan da: "Zure errespetuarekin hobeto artatzen lagunduko diguzu", bi pertsonen irudia ageri da, elkarri eskua emanda helburu komun bat lortzeko, herritarren beharrak asetzeko. Kanpainaren logoa eta mezua Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko (haz) funtzionarioek beraiek prestatu dituzte, herritarrei positibotasuneko, lankidetzako eta elkar aberasteko mezua helarazteko.

Horrela, batetik, herritarrek kalitate handiagoko zerbitzu publikoa jaso ahal izango dute Udalean informazioa eskatzeko, dokumentuak erregistratzeko edo bestelako kudeaketa-ekintzak egiteko orduan, eta, bestetik, udaletako langileek segurtasuna eta motibazioa areagotzeko aukera izango dute.

.Kanpainako kartelak Barakaldoko Udalak herritarrei arreta zuzena eskaintzen dien udal eraikin publiko guztietan jartzenhasi dira, hots, HAZ bulegoetan, gizarte-zerbitzuen bulegoetan, gizarte etxeetan, kultur etxeetan, kiroldegietan, liburutegietan, Udal Musika Kontserbatorioan eta abarretan.

KONFINAMENDUAREN AMAIERATIK EGINDAKO ARRETAK

Pandemian, iazko ekainean Arreta presentzialeko Bulegoak berriz ireki zirenetik aurtengo otsailera arte, Udalak 15.175 pertsonari eman die arreta, aurrez aurreko arretarako hiru guneetan. Zehazki, 9.351 pertsonari eman zitzaien hitzordua Herriko Plazako HAZen, 3.457 pertsonari -Gurutzetako HAZen eta 2.368 pertsonari Clara Campoamor Zentroko HAZen.

Herritarrei arreta emateko telefono-kanalari (010) dagokionez, erreferentzia-aldi berean guztira 113.602 dei eta 10.049 pertsonari erantzun zaie haz-sac@barakaldo.eus udal posta elektronikoaren bidez.

Bestalde, 20.135 pertsonak Udalaren Egoitza Elektronikoa aukeratu dute Udalarekin harremanetan jartzeko; beste 36.286 herritarrek, berriz, nahiago izan dute auzoetako 7 bulego elektronikoen bidez aritu.