BARAKALDO. Datorren igandean, martxoak 14, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren aldeko maratoian hartuko dute parte 21 emakumek. Ekimen hau joan den astelehenean ospatutako Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta antolatu da.

Gaur goizean aurkeztu dute Amaia del Campo alkateak eta Maialen Iza kirolariak datorren igandean, hilaren 14an, burutuko den ekimena.

San Bizenteko Kirol Hiria aukeratu du emakume taldeak berdintasunaren aldeko erronka berri hau egiteko. 42 kilometroko maratoia osatuko dute 21 emakumeek, erreleboka korrituz. Bi kilometro egingo ditu bakoitzak. Lehenengo erreleboa goizeko 9:00etan irtengo da, eta 12:30ak aldera osatuko dute distantzia osoa.

"Harrotu egiten naute, alkate naizen aldetik, horrelako ekimenek, gure hiritarrek daukaten baloreak agerian jartzen baitituzte, Barakaldo hiri borrokalari eta konprometitua dela erakutsiz, oraingo honetan berdintasunarekin konprometituta. Horregatik eman nahi dizkiet eskerrak ekimena gauzatu duten emakumeei eta jendeari, horrelako ekintzen bitartez egiten baitugu pixkanaka aurrera", adierazi du alkateak. "Korritzeko elkartzen dira; baina haiek dioten bezala, hori baino askoz gehiago egiten dute",

Maialenek adierazi duenez, bestelako jarduera bat egin nahi izan dute berdintasunaren aldeko borroka protagonista den aste berezi honetara beren harea-alea ekartzeko. "Elkarrekin korrika programak kirola egiteko aukera eskaintzen digu, bai eta igandean egingo dugunaren moduko zerbait - maratoia korritzea, alegia - gauzatzeko gai izateko prestatzekoa ere, baina, aldi, berean, beste balio batzuk lantzen ditugu: konpromisoa, sakrifizioa, ahalegina... Ilusioz betetzen gaitu ekimenak", esanez amaitu du.