BILBO. Datorren larunbatean, martxoak 13, Castaños ibaiko meandroan erribera-baso txiki bat landatxeko ekimena jarri zuen martxan Barakaldoko Udalak orain dela egun batzuk. Ekimenak harrera bikaina izan du barakaldarren partetik, plaza guztiak bete baitira dagoeneko.

Hori dela eta, Barakaldoko Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloko zinegotzi Alba Delgadok eta Ekologistak Martxan elkarteko ordezkari Javier Vázquezek eskerrak eman dituzte gaur goizean.

Atzo goizeko lehenengo orduan itxi zuten datorren martxoaren 13an, larunbatarekin, egingo den landaketan parte hartzeko boluntarioen izena emateko epea. 40 tokiko bi txandak berehala bete ziren, eta beste horrenbeste geratu dira itxarote-zerrendan, azken orduan hutsegiterik bada, bete ahal izateko. Alegia, zegoen toki-kopurua istantean bikoiztu zuen eskaera kopuruak.

"Barakaldarren erantzuna eskertu nahi dugu. Berriz ere geratu da agerian herritarren izaera parte-hartzailea, bai eta gizarte barakaldarrak gure ingurumena zaintzeko duten sentiberatasun berezia", esan dute Alba Delgado eta Javier Vázquezek. Hilaren 11n eta 12an, ostegun-ostiralean, leku berean jardungo du zuhaitzak landatzen Gurutzetako BHIko hezkuntza komunitateak. Guztira, 176 zuhaitz eta zuhamuxka landatuko dira.

Eskatzaile guztiekin jarriko da Garapen Jasangarria eta Ingurune Naturala Arloa harremanetan, beren izen-ematea zertan den jakitera emateko. Oraingo honetan tokirik lortu ez dutenek lehentasuna izango dute etorkizunean horrelako landaketan egitean; aldez aurretik jasoko dute abisua.

Ingurune naturalaren inguruko pedagogia- eta kontzientziazio-lana egin nahi da ekimenaren bitartez, bai eta Barakaldoko ondare naturala sustatu ere. Horren guztiaren helburua, ibai-ekosistema eta haren biodibertsitatea babestea.

Barakaldo-Sestaoko ESIren jarrera onari esker, bai eta URA-Uraren Euskal Agentziako teknikariek prozesu osoan gainbegiratu eta lurra prestatu izanari ere konpentsatu ahal izango da San Eloy Ospitalearen ondoan zegoen sekuoia baten oraintsuko mozketa. Hori du, hain zuzen ere, landaketa-ekimenak helburu.

Konpentsazioa erabakitzeko, estimatutako alearen adina (106 urte) eta ingurumen-aztarna kalkulatu dira: CO2 eta beste kutsatzaile batzuk xurgatzeko gaitasuna, beste ingurumen-efektu batzuk¿ Proiektua, gainera, Ekologistak Martxan elkarteak Barakaldoko ibaiak naturalki leheneratzeko egindako Plan Estrategiko baten proposamenari lotzen zaio.