BARAKALDO. Erretiroen ondoren hutsik geratzen diren hogei lanpostu betetzeko Lan Eskapintza Publiko (LEP) berri bat jarri du martxan Barakaldoko Udalak. Bilatzen diren profilak honako hauek dira: udaltzaina, delineatzailea, goi-mailako ingeniaria, administrariak, atezainak eta lanbideetako laguntzailea.

"Gure helburua udal langileen bitartekotasuna murriztea da, horregatik, gure langile zaharrenen erretiroekin libre geratzen diren lanpostuak betetzen lagunduko diguten LEPak egitearen alde egiten dugu", adierazi du Iratxe Foces Giza Baliabideetako zinegotziak. "Bizi izan dugun urte zail honetan, gainera, uste dugu administrazio publikoek enplegua sortuko duten ekintzak bultzatu behar ditugula, enplegu planen, inbertsio publikoaren, kultur programazioaren edo horrelako lan eskaintzen bidez, enplegu publikoaren aldeko apustua eginez", azpimarratu du.

Zehazki, honako plaza hauek biltzen ditu LEPek: bi udaltzain, zazpi ofiziotako laguntzaile (udal lantaldeak), hiru eskoletako atezainak, administrazio orokorreko teknikari bat. goi mailako ingeniari bat, delineatzaile bat, 3 administrari, 7 ofiziotako laguntzaile (udal lantaldeak) eta bi administrari.

POLIZIA BERRIAK ETA JENDE GEHIAGO UDAL LANTANDEETAN

"Lanpostu garrantzitsuak dira, eta, gainera, zuzenean eragiten diote herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzeari; esate baterako, Udaltzaingoko bi plaza huts betetzea, gutxi barru 17 agente berri sartuko baitira bertan, Eusko Jaurlaritzarekin batera egindako beste LEP baten ondorioz, edo 7 lagun, gure hiriko konponketa txikiez arduratuko diren udal brigadetan", azaldu du Fozesek.

LEPak barne sustapeneko 15 lanpostu ere aurreikusten ditu Udaltzaingoaren barruan. Ildo horretan, Udalak barne-prozesu bat irekiko du, funtzionarioek eta agenteek libre dauden plazak eskuratzeko aukera izan dezaten. Kasu honetan, hauek dira lanpostuak: ofizial bat, lau ofizialorde eta hamar agente lehen.