BARAKALDO. Urtarrilaren 9tik aurrera, Kbus berriak Barakaldoko auzorik urrutikoenak udalerriko erdialdearekin lotuko ditu lehen aldiz.

"Hilabete askotako lana izan da, gainditu beharreko oztopo asko, baina, azkenean, barakaldarrei hainbeste eskatzen duten zerbitzu berri honen hasiera data eman diezaiekegu", adierazi du Amaia del Campo alkateak Burtzeña auzoan, urtarriletik aurrera zerbitzu horretaz lehen aldiz gozatu ahal izango dutenetako auzoan, alegia.

Maiatzeko osoko bilkuran, autobus eredu berriaren behin betiko esleipena onartu zen; eredu horrekin, barakaldarren eskaera historiko bati erantzun nahi zaio: hirigunetik urrunen dauden auzoei autobus zerbitzua eskaintzea. Hala, Burtzeña, Kastrexana, Ur Gozo, Zubileta eta Kadagua auzoek, besteak beste, Kbusera igo eta erdigunera modu erosoagoan hurbiltzeko aukera izango dute. Eta iriste-erraza.

Horretarako, egungo 1. linea lerro biribil bihurtuko da. Orain arte ibilbidea Labe Garaiak etorbidean (Desertu Berria) hasi eta Lutxanan amaitzen zen. Autobus berriarekin 634 Desertu Berria eta Lutxana lotuko ditu ibilbideak. Linea horrek sei autobus izango ditu aldi berean. 1. linea handitu egingo da Burtzeña auzoari zerbitzua emateko, eta Zorrotzarekin muga egiten duen biribilguneraino jaitsiko da.

Gainera, linea berri bat sortuko da, 3. linea, Kadagua eta Kastrexana lotuko dituena, Konstantzia, Bakea, Gurutzeta plaza, Munoa eta Zubileta zeharkatuz, ibilbidea Kastrexanan amaituz. "Zerbitzu hau auzo hauetako bizilagunentzako mirkrobus eroso eta iriste-errazekin emango da", azaldu du alkateak.

AUTOBUS IRISTE-ERRAZAGOAK ETA MODERNOAGOAK

Autobusetan bertan ere hobekuntzak ekarriko ditu Kbusen kontratu berriak. Zerbitzua 9 autobus berrirekin emango da, horietako 4 hibridoak eta 1 elektrikoa. Guztiek dute beheko pisu integral bat, mugikortasun urriko pertsonen mugikortasuna errazteko.

Gainera, autobusaren barruan, erabiltzaileek USB portua, wifi zerbitzua eta 30 hazbeteko informazio-pantaila izango dituzte. Ibilbideak eta itxarote-denborak kontsultatu ahal izateko, app bat sortuko dute, eta, bertan, Kbuseko erabiltzaileek hurbilen dagoen geltokira nola iritsi eta autobus berria iristeko zenbat denbora falta den kontsultatu ahal izango dute.

AUTOBUS BERRIAREN MAIZTASUNAK ETA GELTOKIAK

Autobus berriak maiztasun ezberdinak izango ditu linearen arabera. Zehazki, 1. lineak 20 minutuko maiztasuna izango du bi noranzkoetan. 2. lineak ordubeteko maiztasuna izango du. Eta 3. linea berriak, Kastrexanari zerbitzua ematen diona, egunean hiru mikrobus zerbitzu izango ditu. "Kontuan izan behar da azken linea hori berria dela, eta, beraz, hazkunde hori probatuko dugu eta, beharrezkoa izanez gero, beharretara egokituko dugu", adierazi du alkateak.