BARAKALDO. Barakaldoko Udalak 740.378,56 euroko aurrekontua bideratuko du Clara Campoamor eta Gurutzeta gizarte zentroetan eta Retuertoko kultur etxean berrikuntza lanak egiteko.

Aurrekontuari dagokionez, Retuertoko Kultur Etxean egingo da lanik garrantzitsuena. Eraikina 1969koa da, eta hainbat langa arkitektoniko dauzka; guztiak desagerraraziko dira 8 solairuak lotzeko. Jolas-patiora sartzeko eskailerak ere kendu, eta % 8ko inklinazioa duen malda egingo da.

Gaur egun, aldagela bakarra du Retuertoko Kultur Etxeak, eta emakumezkoek eta gizonezkoek darabilte. Kontratatzekotan diren obrari esker, hiru aldagela sortuko dira: emakumezkoena, gizonezkoena eta egokitutakoa, lagundutako komun-zulo eta dutxa, konketa eta aldatzeko gunea izango dituena. Komun txiki bat ere jarriko dute bertan. Horrez gainera, termo elektrikoen ordez gas galdara jarriko da, aldagela guztiei zerbitzua emateko.

Iriste-erraztasuna hobetzen jarraitzeko, egokitutako bi komun jarriko dira 2. eta 4. solairuetako solairuarteetan, lagunduko komun-zuloa, bermatzeko barra eta egokitutako konketa edukiko dituzte komunek.

Azkenik, Retuertoko Kultur Etxeko kanpoaldea berrituko da, jolas patioaren kanpoaldea urbanizatuz ¿ oso narriatua baitago - eta gimnasio, sukalde eta jangelako teilatuetan sortzen diren filtrazio arazoak konponduz. Biltegiaren ingurua eta patio ingelesak ere garbituko dira zorrotada bidez eta aingira-belarra kenduz.

BEZa barne, 397.466,10 euroko lizitazio oinarriaz aterako dira kontratazio publikora lan horiek guztiak. Lanak adjudikatu eta obra kontratua sinatutakoan, 6 hil iraungo dute, ustez, lanek. "Lanok benetan dira garrantzitsuak, ez bakarrik inbertsio publikoa ekarriko dutelako, eta horrenbestez, enplegua, baizik eta instalazioak baliatzen dituzten erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetuko delako ere", azaldu du Auzoetako eta Hiriko Lan eta Zerbitzuak Arloko zinegotzi Jon Andoni Uriak.

CLARA CAMPOAMOR, TERRAZAREN IRAGAZGAIZTEA

Bestalde, Clara Campoamor Gizarte Zentroan ere egingo dira hobekuntzak, berriz ere iragazgaizte lanak eginez teilatuan eta kafetegiko terrazan.

Horretarako, eraitsi egin beharko da jarduketa eremu osoa. Eraiste lanak amaitutakoan, iragazgaizturik geratuko da guztia, dauden isurialdeen geruza gainean asfaltoko xafla bikoitza jarrita. Iragazgaizte berriak behar bezala funtzionatzen duela eta egungoarekin gainjartzen dela bermatzeko, esku-hartzeko eremua malden goreneraino zabalduko da, kontrako oihalak ez gainjartzeko.

Ondoren, estalkiko eremu guztiak iragazgaiztea ebatzi ondoren, isolamendu termikoa birkokatuko da eta hormigoizko gehikuntza bat isuriko da, eta horren gainean jarriko dira itxura, testura eta zatidura bereko zoladura berriak. Akaberak hormigoizko baldosa testurizatukoak izango dira, trabertinozko imitazioz zolatutako elementu gehienetan, zur-plastikoko konposite baten zoru goratuan (WPC), lehendik daudenen antzeko PVCzko euskarrien gainean, eta soropil naturalean estalkiko lorategi-zatietan.

Zurezko terraza goratuaren euskarri den metalezko egitura berrinstalatuko da, saneatu eta babestu ondoren, eta, era berean, kafetegiko terrazan dauden polietilenozko loreontziak argiztatzeko eta tantaka ureztatzeko sistema berrinstalatuko da.

"Egia esan, Clara Campoamor Zentroak ia hasiera beretik izan zituen filtrazio arazoak. Orain, 240.000 euro baina gehiago inbertituko ditugu eraikinaren filtrazio arazoak konpontzeko", adierazi du Uriak.

GURUTZETAKO GIZARTE ZENTROA, GIZARTE EKINTZAREN ARRETA-GUNE BERRIA

Azkenik, Udalak lizitaziora atera ditu Gurutzetako Gizarte Zentroan Gizarte Zerbitzuetarako arreta-gune berri bat sortzeko lanak ere.

100.660,30 euroko inbertsioarekin (BEZa barne), lehen solairuko eta beheko solairuko hainbat espazio egokituko dira, zaintza-lanetarako espazioa optimizatzeko. Alde horretatik, sei bulego independente eta eremu administratibo bat sortuko dira eraikinaren lehen solairuan, gaur egun bi bulegok eta erabilera anitzeko gela batek betetzen duten espazioa erabiliz. "Horri esker, zerbitzu psikosozialaren arreta lehen solairura eraman ahal izango dugu, espazio erosoago bat sortuz", azpimarratu du Uriak.

Mugimendu horrek libratu egingo du gaur egun zerbitzuak hartzen duen espazioa, erabilera anitzeko gela bihurtuko baita, eta, horretarako, gaur egun gelak banatzen dituzten bi trenkadak bota beharko dira. "Lehenengo solairuko obrarekin hasiko gara, behin instalazioak beteta daudenean zerbitzua lekuz aldatu ahal izateko. Ondoren, beheko solairuan egingo dira lanak", adierazi du Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Gizarte-etxeko lanak aprobetxatuz, ate bat jarriko da sotoan, aldagelak gimnasioaren eremutik bereizteko "erabilgarritasuna hobetzeko eta erabilera udal ikasgela eta tailerretako erabiltzaileengana zabaltzeko", eta topalekuko ateen ordez "zarata hobeto isolatzen duten ateak" jarriko dira.