BARAKALDO. Baffest Argazki Jaialdiak bisita gidatuak egingo ditu urriaren 31ra arte ospatuko den bosgarren edizio honetako bost erakusketara, nahi duenak barrutik ikus ditzan erakusketa bakoitzaren nondik norakoak. Lehenengo bisita bihar bertan egingo da, hilak 10, eta beste biak hurrengo bi larunbatetan, urriak 17 eta 24. Bisita horietan parte hartu nahi duenak baffest@baffest.eus helbide elektronikoan eman beharko du izena. Bisitak doakoak izango dira, eta euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira.

"Belaunaldien arteko zubiak eraikitzen" izenburupean, Colita argazkilari katalanaren erakusketa Bide Oneran egongo da ikusgai, Laura Sillerasena Los Hermanos parkean, Helena Goñirena Foruen pasealekuan eta Maria Sturmena El Regaton. Eta baita Gero eta Garrantzi Handiagoa hartzen ari diren Euskal Emakume Argazkilarien 2020ko Txapelketa irabazi zuen Aitziber Olarkoarena ere, Hizkuntza eskolan. Igandean, urriaren 18an, izango da El Regatoko bisita gidatua, 12:00etan, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Sekzio Nagusian, "Belaunaldien arteko zubiak ehuntzen" izenburupean eta Miren Pastor komisarioa dala, Colita kataluniar argazkilari beteranoak, Laura Sillerasek, Helena Goñik eta Maria Sturnek (nazioarteko ordezkaritza) hartuko dute parte. Lanak Bide Onera Plazan (Colita), Foruen pasealekuan (Helena Goñi), Los Hermanos parkean (Laura Silleres), El Regaton (Maria Sturm) eta Hizkuntza Eskolan (Aitziber Orkolaga, otsailetik) egongo dira ikusgai.

Baffest Argazki Jaialdiaren V. edizioak argazkilaritza mundua aztertzeko, sentitzeko eta bere egiteko tresna gisa erabiltzen duten egileengan jarriko du arreta. Edizio honetako Sekzio Nagusiak bizitzarekiko kontaktu bizia, berehalakoa eta sentsoriala du abiapuntu, belaunaldien arteko zubi gisa, bizitzaren eta lanaren aldetik egoera desberdinetan dauden hiru argazkilariren begiradaren bitartez. Colita katalanaren (1940), Laura Silleras valentziarraren (1979) eta Helena Goñi euskaldunaren (1990) irudiek euren bultzada subjektibo berezietatik sortzen diren sustraiak dituen argazkiez hitz egiten dute, egile horietako bakoitza hazi den denboraren eta espazioaren kontzientzia sozialari lotuta. Hainbat alderdi moral eta etiko, politiko eta emozional islatzen dituzten hiru adierazpide, munduari eta bertan bizi diren pertsonei buruz duten ikuspegi berezia hilezkor bilakatuz.

Ikusleak euren bizi-inpresioetatik sortzen diren irudien aurrean jarriko dira. Inpresio horiek izateko moduek iragazitako sentimendu bat iratzarriz transmititzen eta jasotzen dira. Argazkiaren indar eraldatzailearen bitartez irudimen bisuala anplifikatzen duten zatiak dira.