BARAKALDO. Barakaldoko Udala igandean herrian gertatutako eraso sexistaren aurka agertu da Rafael Olalla zinegotziak zuzentzen duen Emakume Arloak talde feminista barakaldarrez osatutako Barakaldoko Erasoen Aurkako Mahaia bildu ostean. Bilera horretan emakumeenganako indarkeria arbuiatzeko adierazpen instituzionala adostu eta onartu dute Udalean ordezkaritza duten taldeetako bozeramaileek. Horrez gain, elkarretaratze bat antolatu egin da astearterako, arratsaldeko 18:00etan, herritarrek euren haserrea erakutsi dezaten.

Igandean goizaldean jasandako erasoagatik Ertzaintzan salaketa aurkeztu duen emakumeari laguntza eta babesa eskaini dio udal barakaldarrak, eta Emakume Arloaren bidez, berriz, uneotan behar ditzakeen udal baliabideak ere.

"Barakaldon argi dugu ez dugula horrelakorik onartuko. Erasotzaileek argi izan behar dute aurre egingo diegula beti, salaketak eginez eta gaitz hori agerian jarriz. Ez dugu emakumeen aurkako eraso bakar bat ere onetsiko", adierazi du alkate Amaia del Campok. "Horregatik, Udalak tinko eusten dio errealitate hau aldatu eta desberdintasunak desagerrarazteko borrokari, berdintasunean, errespetuan eta tolerantzian heziz", erantsi du.

GERTAKARIA GAITZESTEKO ELKARRETARATZEA

Eraso sexista gaitzesteko elkarretaratzea egingo du hiriko mugimendu feministak. Biltzarra asteartean izango da, abuztuaren 18an, 18:00etan, Herriko Plazan. "Barakaldarrei dei egiten diet bertara daitezen, Barakadok emakumeen aurkako erasorik onartzen ez duela erakusteko", esanez amaitu du Amaia del Campo alkateak.