BARAKALDO. Barakaldoko Udalak tokiko turismoa sustatzearen aldeko apustua egingo du hain berezia izango den uda honetan. Horretarako, bestelako esperientziak eskainiko ditu Barakaldora hubiltzen direnentzat, lankidetza publiko-pribatuaren bitartez. Egingo diren ekintzak mota guztietakoak izango dira, hala nola pilotaren munduan murgiltzea, Mercedes Benz Museoa bisitatzea edo Lorategi Botanikoa edo Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentroa bezalako leku berezietara joatea, esate baterako.

ErreserbatuBilboBizkaia plataforma sortzeko, Bizkaiko Foru Diputazioak abian jarritako lanaren fruitua da ekimena. Erreserbak egiteko zentral horretan, bertoko turismoaren alde egin dute, esteka honen bidez erreserbatu daitezkeen 300 turismo-esperientzia bilduz. "Udalak Bilbao Bizkaia Action Group lantaldean dihardu, beste turismo-eragile eta erakundeekin batera, Bizkaiko turismoa bultzatzen. Foro horretan ernamuindu ziren esperientzia horiek guztiak: aste honetan igoko dituzte pixkanaka, Diputazioak erreserbatzeko sortutako plataformara. Ea jendea animatzen den", azaldu du Alkatetza, Gobernu Irekia, Herritarren Parte-hartzea eta Turismoa Arloko zinegotzi Gorka Zubiaurrek.

PILOTAREN MUNDUTIK LORATEGI BOTANIKOAREN XARMARA

Bost esperientzia eskaintzen ditu Barakaldok, batzuk Udalak berak kudeatuak, eta beste batzuk, berriz, kanpoko eragileek kudeatuak. Lehenengoa, Pelota Experience: hiriko industria-gune nagusiak, Barakaldo Antzokia eta Barakaldoko Frontoia zeharkatzen dituen ibilbide gidatua. Azken horretan, pilota agerraldi bat egingo da, eta pilotan aritu ahal izango da nahi duena, pilotariek lagunduta.

Bigarrenak mountainbikea eta natura uztartzen ditu. Egun batekoa ala bikoa izan daiteke turismo-plan hori, eta BBT bizikleta nola erabili erakusten dio herritarrari: bizikleta gainean jartzen, bihurguneak lagunduta igarotzen, elkarri lotutako bihurguneak... " eta ondren, Tellaetxe, gure birika berdeko gune pribilegiatuan ikasitakoa praktikatzen ere", azpimarratu du Zubiaurrek. Esperientziaren barruan sartzen da Mercedes Benz Aguinaga Museora eta BMX zirkuitura bisita eta menu berezia Puerta de Bilbao hotel barakaldarrean... "Lurralde naturala da Barakaldo, eta horri esker turismo aktiboa egin dezakegu naturan".

Mercedes Benz Aguinaga Museora bisitaldia da Barakaldo ezagutzeko hirugarren aukera. "Derrigor egin beharreko bisitaldia da, familiaren bilduma ikusgarria da eta", nabarmendu du zinegotziak.

LORATEGI BOTANIKOA ETA HIIZ/CIHMA EZAGUTU

Azken bi esperientziak Lorategi Botanikoa ezagutzean duatza, 65.000 metro koadro eta landare espezie ugari. Historia eta Ingurumena Interpretatzeko Zentrora bisitan, bi solairuetako museoaz gainera, Barakaldoko bide eta ibilbideei buruzko informazioa eskainiko da.

"Covid-19ak eragindako pandemiak ohikoa ez den uda ekarri digu, eta horregatik bultzatu nahi dugu bertoko turismoa. Herritarrak animatu nahi ditugu geurea ezagutzera etor daitezen, eskain dezakegun guztia - eta asko da - ezagut dezaten, eta gure merkataritza eta ostalaritzaz goza daitezen", esan du gogotsu Zubiaurrek.