BARAKALDO. Ia lau hilabetez koronabirusak eragindako egoeragatik itxita egon eta gero, Retuertoko liburutegiak ateak ireki ditu berriro osrtiralean. Ordutegi trinkoa izango du, goizez, astelehenetik ostiralera 08:30etik 13:45era.

Erabiltzaileek aldez aurretik telefonoz edo posta elektronikoz eskatutako maileguak baino ezin izango dituzte itzuli eta jaso. Komunikazio-bide horien bidez eskaerak egin ondoren, aldez aurretik hitzordua emango zaie eskatutako materiala jasotzeko. Itzulketak hitzordurik gabe egin ahal izango dira. Beraz, erabiltzaileek ezin izango dute liburutegian geratu, ikasteko edo ordenagailuak erabiltzeko, ezta bilduma apalategietan, egunkarietan edo aldizkarietan kontsultatu ere.

Gainerako liburutegien eta liburutegi-zerbitzuen irekitze progresiboa jakinaraziko da.

SEGURTASUN-PROTOKOLOAK

Erabiltzaileentzat eta langileentzat ahalik eta segurtasun handiena bermatzeko, liburutegiak berriro irekitzeko segurtasun-protokolo zorrotzak bete beharko dira.

Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta bi metroko distantzia mantendu beharko da denbora guztian. Halaber, mailegatutako materialak poltsetan entregatuko dira, kontaktu fisikoa minimizatzeko. Poltsa horiek itzulketak entregatzeko erabili behar dira, eta erabiltzaileek materialak zuzenean uzteko bereziki prestatutako edukiontzietan egingo dituzte itzulketak.

Maileguak eskatzeko, eta horiek jasotzeko aurretiko hitzordua hartzeko honako telefono eta helbide hauek daude:

  • Arrontegiko Liburutegia: 944 78 95 66 / brontegi@barakaldo.eus
  • Gurutzetako Liburutegia: 94 478 94 90 / bcruces@barakaldo.eus
  • Liburutegi Nagusia: 94 478 92 01 / bibliotecacentral@barakaldo.eus
  • Retuertoko Liburutegia: 94 478 94 86 / bretuerto@barakaldo.eus
  • San Bizente Liburutegia: 94 478 93 10 / bsanvicente@barakaldo.eus